(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 225.000 € bideratu ditu Gurutze Gorrira, etorkinen abegirako eta gizarte- eta lan- integraziorako asteartea, 2009.eko maiatzak 12

Horrela jasotzen du gaur Catalán kontseilariak eta Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteak izenpetutako hitzarmenak


Catalán kontseilaria eta Nafarroako Gurutze Gorriko presidentea lankidetza-hitzarmena izenpetzen

225.000 € etorkinen abegirako eta integraziorako ( irudia handitu )

Erakundeekiko harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eleduna den Alberto Catalán Higuerasek eta Nafarroako Gurutze Gorriko presidenteak, Joaquín Ignacio Mencos Arraizak, Foru Erkidegoan etorkinen giza abegia eta gizarte- eta lan- integrazioa xede dituzten bi programa garatzeko hitzarmena izenpetu dute gaur. 

Foru Gobernuak, Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna departamentuaren bidez, 225.000 euroz finantzatuko ditu jarduketa horiek, Nafarroako Gurutze Gorriak aurrera eramanak izango direlarik. Zenbateko horretatik 168.000 euro azpisaharatarren eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten gazte etorkinen abegi-programara bideratuko dira, eta 57.000 -zaurgarritasun sozialeko egoeran dauden etorkinen gizarte- eta lan- integraziorako programara.

Abegi-programa

Etorkin gazteentzat denboraldi baterako abegiko 12 plaza izatea du helburu. Horietatik zazpi etorkinen giza abegiko programatik datozen azpisahararrentzat izango dira, pertsona horiek Kanarietatik, Ceutatik eta Melillatik penintsulara ekartzeko programaren barnean. Halaber, beste bost plaza izango dira Foru Erkidegoan bizi eta zaurgarritasun handiko egoeran dauden etorkinentzat. 

Programaren onuradun nagusiak 18 eta 30 urte bitarteko etorkinak dira, kasu berezietan helduagoentzat izan ahalko den arren, horien egoera balioetsi ostean.

Abegian zehar, pertsona horien oinarrizko beharrak (mantenua, ostatua) eta osasun-arlokoak (osasun-azterketa) beteko dira. Gainera, prestakuntza jasoko dute trebetasun sozialetan, izaera juridiko eta sozialeko orientabidean, banakako laguntza psikologikoan eta gazteleraren oinarrizko nozioetan. Halaber, baliabide normalizatuetara eta osasun-sistemetara lagunduko zaie, aisiako eta astialdiko jarduerak eskaintzeaz gain.

Lan eta Immigrazio Ministeriotik bidalitako pertsonen (Ceutatik, Melillatik eta Kanarietatik ekartzeko programa) gehienezko egonaldia hilabetekoa izango da eta Nafarroatik datozenena sei hilabetekoa. 

Gizarte- eta lan- integraziorako programa

Programaren helburua etorkinei arreta pertsonalizatua eskaintzea da, banakako ibilbidea diseinatuz beren beharren, ezaugarrien eta gaitasunen arabera. Horretarako, laneko orientabidea jasoko dute eta lana bilatzeko teknikak, enpresaren eta langilearen arteko bitartekotza eta laneko baliabideen inguruko informazioa emango zaizkie. Halaber, ikastaroen eta prestakuntza-ekintzen berri emango zaie eta horietara bideratuko dira.

Programa gizarte- eta lan- arloko txertaketarako zailtasunak dituzten etorkinei zuzendua dago. Esku-hartzearen helburu diren pertsonen artean enplegu normalizatura lehen aldiz jotzen dutenak, enplegua lortzea oso zail duten etorkinak, 25 urtetik beherakoak, 45etik gorakoak, familiako ardurak dituzten emakumeak, legez kanpo daudenak eta zaurgarriak direnak daude. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa