(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Letizia printzesak Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko II. Kongresua itxi du asteazkena, 2009.eko maiatzak 13

Adinekoen bizi-kalitatea hobetzearen garrantzia nabarmendu du “haien denbora eta lana zor dizkiegu eta”


Menpekotasunari buruzko kongresuaren itxiera-ekitaldia.

Printzesa Baluartera iritsi den unea ( irudia handitu )

Letizia printzesak Menpekotasunari eta Bizi-kalitateari buruzko Nazioarteko II. Kongresua itxi du gaur arratsaldean. Kongresua joan den maiatzaren 11n hasi zen Iruñako Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan, eta Edad & Vida Fundazioak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin, Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioarekin eta Imsersorekin lankidetzan

17:00etan, printzesa Baluarte plazara iritsi da Trinidad Jiménez García-Herrera Osasun eta Gizarte Politikako ministroa alboan zuela, eta Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, Elena Torres Miranda Nafarroako Parlamentuko presidenteak, Elma Sáiz Delgado Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariak, Yolanda Barcina Iruñako alkateak eta Higinio Raventós Edad y Vida Fundazioko presidenteak harrera egin diote.


Jarraian, Iñaki Lahortiga Erdozain gazteak Letizia printzesari lore-sorta oparitu dio. Lahortigak Nafarroako Menpetasunerako Agentzian (ANDEP) lan egiten du, eta Down Sindromearen Nafarroako Elkarteak prestakuntzarako eta laneratzeko garatzen duen ITACA proiektuan parte hartzen du. 

Ondoren, beste agintari batzuen agurra jaso ondoren, eraikinera sartu da Foru Gobernuko kideak eta kongresuko arduradunak alboan zituela, eta barruan, Higinio Raventós Edad y Vida Fundazioko presidenteak fundazioaren patronatuko, batzorde antolatzaileko eta kongresua babestu duten enpresetako kideak aurkeztu dizkio.

Ondoren, beste agintari batzuen agurra jaso ondoren, eraikinera sartu da Foru Gobernuko kideak eta kongresuko arduradunak alboan zituela, eta barruan, Higinio Raventós Edad y Vida Fundazioko presidenteak fundazioaren patronatuko, batzorde antolatzaileko eta kongresua babestu duten enpresetako kideak aurkeztu dizkio.


Bisita egin ondoren, Letizia printzesa Areto Nagusian sartu da, eta bertan itxiera-ekitaldia egin da. Ekitaldi horretan mila pertsona inguru egon dira, besteak beste, parte-hartzaileak, Nafarroako agintariak, gizarte-erakundeetako ordezkariak eta gonbidatuak.


Menpekotasunari buruzko kongresuaren itxiera-ekitaldia.

Letizia printzesa kongresuaren itxiera-ekitaldian ( irudia handitu )

Printzesak saioa ireki du eta Yolanda Barcinari, Higinio Raventósi, Trinidad Jiménezi eta Miguel Sanzi hitza eman die. .

Iruñako alkateak gogorarazi du administrazio guztien lana dela arlo honetan inplikatzen jarraitzea, menpekotasunaren artapena profesionalizatzen jarraitzea; izan ere, “konpromisoa daukagu arreta berezia behar duten pertsonekin”. Ildo horretatik, Nafarroako presidenteak bezala, Foru Komunitatea menpekotasun-egoeran dauden pertsonei zerbitzuak ematen liderra dela azpimarratu du, eta besteak beste Iruñako Udalak bultzatutako “Próxima” ekimena aipatu du, kolektibo horrekin lan egiten duten pertsonak prestatzera bideratuta.

Bestalde, Trinidad Jiménez ministroak azpimarratu du, Menpekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeko eta laguntza arautzeko legea onetsita, Espainiako herritar guztiei eskubidea aitortu zaiela menpekotasun-egoeran egonez gero autonomia sustatzeko eta laguntza jasotzeko. Horrez gain, legea dela bide, gaur egun 650.000 pertsonak baino gehiagok jasotzen dute prestazio hori.

Ondoren, Higinio Raventósek hartu du hitza, kongresuaren ondorioak azaltzeko. Besteak beste, menpekotasunaren artapena profesionalizatzeko beharrizana aipatu du, eta prebentzioak autonomia mantentzeko eta menpekotasun-egoera atzeratzeko duen garrantzia azpimarratu du.


Bestalde, Sanz presidenteak kongresuko antolatzaileei eskerrak eman dizkie Iruña nazioarteko kongresu honen egoitza moduan hautatzeagatik; izan ere, “zaurgarrienei arreta hurko eta pertsonalizatua emanda gizartearentzako zerbitzuaren bidean aurrera egiteko balio izan du”.

Ildo horretatik, Sanzek adierazi du “Foru Gobernuak ahalegin handia egiten duela gizarte-eskubideak bermatzeko, eta autonomia-erkidegoen artean liderra dela zerbitzuen eskaintzari dagokionez, bai menpekotasun-egoeran dauden adinekoei bai zahartze aktiboari zuzenduta”.

En este sentido, Sanz se ha referido “al esfuerzo y la preocupación del Ejecutivo foral por garantizar los derechos sociales, liderando a las comunidades autónomas en la oferta de servicios tanto para las personas mayores con dependencia como para el envejecimiento activo”.

Amaitzeko, Letizia printzesak hartu du hitza eta kongresua amaitutzat jo du. Hitzaldian adierazi duenez, garrantzitsua da “adinekoek bizi-kalitate albait onena izatea, horrela denok irabazten dugu eta. Haiek ere gure erkidegoaren motorrak dira”. Printzesaren esanetan, kongresu hau antolatuta, agerian uzten da “gizarte osoaren ardura dela pertsona horiek pentsatzea baliagarriak direla eta haien beharra dugula”.

Ekitaldia amaitu ondoren, Letizia printzesa Bisiten Aretora joan da, lehen solairura, eta Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko ordezkaritza bat agurtu du, Fakultatearen sorreraren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen dute eta. Ordezkaritza hurrengo hauek osatu dute: Ángel José Montoro errektorea, Concepción Naval irakasleen errektoreordea, Mónica Herrero Komunikazio Fakultateko dekanoa, Ignacio Uría Komunikazio Fakultateko idazkaria, Esteban López-Escobar “Fcom: 50 años preparando el futuro” liburuaren egilekidea, eta Pía García Nafarroako Unibertsitateko ikasleen ordezkaria. Liburua album bat da eta 6.000 argazki baino gehiago ditu, Komunikazio Fakultatea osatu duten guztien irudiekin. Lehenengo zatian 50 artikulu labur baino gehiago daude, beste horrenbeste irakaslek eta graduatuk idatziak. Bigarren zatian irakasle, graduatu, doktore eta master programetako kide guztien izenak ageri dira, guztira 7.000 erreferentzia baino gehiago.

Jarraian, printzesa solairu horretako balkoira atera da Edad y Vida Fundazioaren Ohorezko Liburuan sinatzeko, eta Miguel Sanzek Juan Vallés nafarrak (XVI. mendea) idatzitako “El Regalo de la Vida” lanaren faksimilea oparitu dio, Nafarroako Gobernuak oraintsu argitaratu du eta. Era berean, Edad y Vida Fundazioko presidenteak ere opari bat eman dio.

Amaitzeko, hall nagusian, Letizia printzesak argazkia atera du Edad y Vida Fundazioko eta batzorde antolatzaileko kideekin eta agintariekin. Ondoren, Erakusketen Aretora joan da eta kongresuko parte-hartzaileekin aperitiboa hartu du. 

Dokumentazioa:
Información audiovisual
Discurso Doña Letizia
Discurso Presidente Sanz

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa