(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du hainbat ekintzaz osteguna, 2009.eko maiatzak 14

Asteburuan zehar antzerti-forma emandako bisitak egingo dira haurrei zuzenduak, bisita gidatuak turismoari lotutako kolektiboentzat eta kontzertu bat


Taxilariak Nafarroa Museoan

Taxilari talde bat Nafarroa Museoa bisitatzen ( irudia handitu )

Hurrengo asteburuan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, museoek gizartearen garapenean duten paperaren inguruan iritzi publikoa sentsibilizatzeko asmoz Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) 1977an ezarria. Aurtengo lema “Museoak eta turismoa” da..

Hurrengo asteburuan Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da, museoek gizartearen garapenean duten paperaren inguruan iritzi publikoa sentsibilizatzeko asmoz Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) 1977an ezarria. Aurtengo lema “Museoak eta turismoa” da.

Asteburu honetan museoak lehiaketen, tailerren, konferentzien, kontzertuen eta ikuskizunen eszenatoki izango dira. Batzuek beren ordutegiak luzatuko edo ibilbide berriak prestatuko dituzte. Nafarroa Museoak honako ekintza-programa antolatu du:

Larunbata, maiatzak 16, 11etan: antzerti-forma emandako bisita egingo da haurrei eta horien familiei zuzendua, Leireko kutxatila gai: “Abda printzesa. Kristauak, juduak eta musulmanak Erdi Aroan”. Erreserbak 848428882 telefonoan. 

19:30etan, Museoko kaperan, Antonio Baciero pianistak kontzertua eskainiko du Bachen lanak joz. Sarrera doan, bete arte. Egun horretan, Museoa 22:00ak arte egongo da irekita. Igandea, maiatzak 17, 11etan: haurrentzako eta horien familientzako antzerti-forma emandako bisita errepikatuko da, Leireko kutxatila gai: “Abda printzesa. Kristauak, juduak eta musulmanak Erdi Aroan”. Erreserbak 848428882 telefonoan.12:30etan bisita gidatua “Miguel Echauri. Pintorea” erakusketari, Francisco Javier Zubiaur Carreño komisarioaren eskutik. Jarduera guztietarako sarrera doakoa da.

Gainera, maiatzak 12an, 15ean, 19an eta 22an, Nafarroa Museoa hainbat bisita gidatu egiten ari da Iruñea bisitatzera datozen turistekin zuzenean lotutako kolektiboentzat (taxilariak, hiriko autobus-gidariak, hoteletako harreragileak, Turismo Bulegoko langileak eta bidai agentzietako langileak).


Bisita horiek, Museoko pertsonal teknikoak gidatuak, helburu bikoitza dute: alde batetik, oraindik ezagutzen ez dutenei Museoa erakutsi; eta bestetik, turistei eman diezaieketen informazioa eskaini.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa