(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BPGd-k Nafarroan %2,1eko urtetik urterako jaitsiera izan du 2009ko lehen hiruhilekoan, eta Espainian %2,9koa osteguna, 2009.eko maiatzak 14

Kanpoko merkataritzaren eta industria-ekoizpenaren beherakadak eta etxebizitza-sektorearen geldialdiak krisiaren gogortasuna azaltzen dute


Industria-poligonoa

Kanpo merkataritzaren eta ekoizpenaren beherakadak BPGdren jaitsiera azaltzen dute.

Nafarroako ekonomiak sortutako Barne Produktu Gordinak (BPGd) %2,1eko urtetik urterako jaitsiera izan du 2009ko lehen hiruhilekoan, eta Espainia osoan %2,9 egin du behera. Hala adierazten du gaur goizean Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazi duen BPGdren aurrerapen-datuak. Datu hori prentsaurrekoan azaldu du gaur Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.


Zehatz esanda, urteko lehen hiruhilekoan %1,6ko jaitsiera izan zuen (2008ko azken hiruhilekoko jaitsiera %0,8 izan zen, Nafarroak hazkunde negatiboa izan zuen lehen aldia). Espainia osoan jaitsiera %1,8koa izan zen (%1 2008ko azken hiruhilekoan; hori dela eta, estatuak hazkunde negatiboaren hiru hileko izan ditu jarraian).

Gaur goizean Miranda kontseilariak azaldu duenez, krisia oso sakona da, esportazioek behera egin dutelako, industria-jarduera txikia delako eta etxebizitzaren merkatuko jarduerak behera egin duelako. Zehatz esanda, gaur goizean emandako datuen arabera, munduko krisiaren ondorioz Nafarroako esportazioak %22,2 jaitsi dira 2009ko lehen bi hilabeteetan. Horrez gain, industria-ekoizpenak %27,6 egin zuen behera lehen hiruhilekoan, 2008ko aldi horrekin alderatuz; eta urteko lehen bi hilabeteetan, Nafarroako etxebizitzen salerosketak %29,6 egin zuen behera.

KPIri dagokionez, 2009ko lehen hiruhilekoan prezioek urte arteko 0,2ko jaitsiera izan zuten, eta hori apirilean ere mantentzen da. Bestalde, interes-tasak murriztean hipoteken batez besteko kostua murrizten ari da: Euriborra 2009aren hasieran %2,62 izan zen, eta apirilean %1,77.

Berreskuratze-ikurrak sektore batzuetan

Gaur goizean eskainitako datuen arabera, apirilari dagozkion adierazle ekonomikoek berreskuratze-ikurrak dituzte Foru Komunitateko sektore batzuetan. Modu horretan, Nafarroako Auto Renove plana dela bide, partikularrentzako automobilen salmentak %28 egin zuen gora apirilean, eta Espainia osoan %36 egin zuen behera. Era berean, kontsumitzaileen konfiantza-adierazlea inflexio-joera erakusten hasi da

Bestalde, gogoan izan behar da Foru Komunitateak urteko lehen hiruhilekoan Espainiako bigarren langabezia-tasa txikiena izan zuela (%10,41, eta Espainian %17,36), Biztanleria Aktiboaren azken Inkestako (BAI) datuen arabera. Nafarroan, erregistratutako langabeziak apirilean %0,39 egin zuen gora, hau da, martxoko (%2,49), otsaileko (%2,76) eta urtarrileko (%10,37) igoeren aurrean apur bat hobetu da.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos PIB primer trimestre.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa