(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilariak Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren egitarauaren aurrerapena aurkeztu du osteguna, 2009.eko maiatzak 14

Aurtengo jaialdian, uztailak 17 eta abuztuak 1 artean ospatuko denean, egitarauko, hausnarketako eta ekoizpeneko lerro berriak irekitzen dira


Erreberri 2009

Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia 2009ko kartela ( irudia handitu )

Kultura eta Turismoko kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleónek, aurtengo Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia aurkeztu du. Nafarroako Gobernuaren programa horrek Erriberriko Udalaren eta Nafarroako Autopisten babesa eta Kultur Ospakizunen Estatuko Elkarteen, Erriberriko Errege Jauregiaren eta Nafarroako Ardoaren Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzailearen laguntza du.

Bere arduradunek adierazi dutenaren arabera, Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiak 2009, uztailak 17 eta abuztuak 1 artean ospatuko denak, jauzi kualitatibo handia eman eta hausnarketako eta ekoizpeneko lerro berriak irekitzen ditu. Bestalde, iragan urteko “inguruak kontzeptua” errepikatzen da, egitaraua artikulatzeko eta diskurtso artistikoa antolatzeko.

Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiak 10 urte betetzen ditu; hori dela eta, “10 Ingurunea” izenburu generikoaz, garai horren inguruan garrantzia berezia izan zuten ikuskizunak berriro ekarriko dira, horien artean: Ur Teatro-ren “El sueño de una noche de verano”; Teatro del Velador-en “Las gracias mohosas”; eta Arden Producciones-en “El idiota en Versalles”.

Gainera, aurten “El arte nuevo de hacer comedias” idatzi zeneko 400. urteurrena da: Lope de Vegaren testua bere garaian antzerkia nola idatzi erreferente bihurtu zen. Horregatik, egilearen inguruko hainbat proposamen aurkeztuko dira, zehazki: Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren “¿De cuándo acá nos vino?”; Teatro Corsario-ren “El caballero de Olmedo”; eta La Barraca Proiektua, “La hermosa fea” eta “La gatomaquia” muntaiez.

Iragan urtean hasi zen “hitz magikoa” zikloa antzerki klasikoaren oinarrizko alderdietan murgiltzen da: hitza eta aktorea. Aurten, La Nave taldeak Lope de Vegaren “El príncipe despeñado” testua jorratzen du, Nafarroan kokatuak, irakurketa dramatizatu formatuan.

“En torno a los pre-barrocos” zikloak barrokoko egile handiak iritsia urreko garaiko antzerkiaren bilakaeraren errepaso historikoa eskaintzen du. Nao d’amores-en “El Auto de los Reyes Magos”; Teatro del Velador-en “Las gracias mohosas”; Teatro del Norte-ren “Historias de Martín de Villalba”; eta Eugenia Manzanera-ren “Lorenza Malandanza” antzeztuko dira.

“Entorno calle” zikloaren barruan, Azar Teatro-ren “Barroco-roll” muntaia; Carros de foc-enSalvador, la marioneta gigante”; Kanbahiota Trup-en “Nómadas”; Antes de la función taldea, Eugenia Manzanera-ren “Lorenza Malandanza”; eta “La hermosa Fea” eta “La Gatomaquia”, Proyecto La Barraca-renak biak, ikusi ahalko dira.

“Toronto’s wax museum theater. Museo de los horrores teatrales” gaueko ikuskizuna da, ibiltaria, Erriberriko Jauregirako bereziki diseinatua eta antzerki klasikoko eszena garrantzitsuenak eta tragikoenak erakusten ditu. Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren ekoizpen propioa da, Limboescenarekin batera.

“El vino del personaje”-n eszena-zuzendari batek bere funtzioko pertsonaia definitzen du eta ardo batekin duen elkarrekikotasuna. Helena Pimentak, Rafael Rodríguezek eta Juan Dolores Caballerok hartuko dute parte.

Jaialdiko beste gertaeretako bat e-class izango da: klasikoen inguruko arte dramatikoko goi eskolen lehen topaketa. Bertan, honakoek hartuko dute parte: Nafarroako Antzerki Eskola, Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Eskola, Kanarietako Aktore Eskola, Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskola eta Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Goi Eskola.

Halaber, hainbat jarduera osagarri programatu dira; horien artean, “Ur, 20 urte” erakusketa. Konpainiaren ibilbidea biltzen du, aurten jaialdira bere erreferentziazko ikuskizunaz etorriz: atzera begirako erakusketa, jaialdiak azken urteetan sortu dituen irudiez. Beste jarduera batzuk “Nola kontatu klasikoak haurrei: el sueño de una noche de verano”, eta Pagos de Araiz Bodegan bisita eta antzerki entremesak dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Olite 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa