(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 264.026 euro bideratuko ditu aurten kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzeko osteguna, 2009.eko maiatzak 14

Laguntzen hartzaileak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen tokiko erakundeak eta elkarteak izango dira


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, aurten 264.026 euro bideratuko ditu kontsumitzaile eta erabiltzaileen toki erakunde eta elkarteentzat. Hala adierazi da María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean joan den maiatzaren 8an argitaratutako bi foru-agindutan.

Zehatz esanda, 86.520 euro emango zaizkie toki erakundeei kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzeko, eta 177.506 euro kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei haien jarduerak egiten laguntzeko.

Toki erakundeen kasuan, deialdiaren xedea kontsumitzaileen informazio- bulegoetarako laguntza ekonomikoa ematea da, eta diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak informazioa, aholkularitza, bitartekaritza eta kontsumitzaile eta erabiltzaileek aurkeztutako erreklamazio eta salaketen izapidetza dira, baita arlo horretako lanak argitaratzea eta jardunaldiak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatzea ere. Modu berean, prestakuntza-ikastaroetara eta kontsumitzailearen informazio-bulegoaren jarduerarekin edo toki-erakundeen kasuan kontsumo-gaiekin lotutako bilera instituzional edo teknikoetara joatea ere diruz laguntzeko moduko jarduera da.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetara bideratutako laguntzei dagokienez, deialdiaren xedea funtzionamendu-gastuak finantzatzea da, hala nola alokairua, komunitateko gastuak, ura, elektrizitatea eta gasa, telefonia eta internet, bulegoko materiala eta bankuko gastuak eta langile teknikoak. Horrez gain, kontsumitzaileak babesteko programak garatzen lagundu nahi da, hala nola: kontsumoari buruzko aldizkariak, liburuxkak, argitalpenak eta bestelako materialak argitaratzea; izaera orokorrarekin argitaratzen diren ikerketak egitea; kontsumitzaile eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza ematera bideratutako jardunaldiak, ikastaroak eta hitzaldiak antolatzea; komunikabideetan parte hartzea; eta kontsumitzailea ordezkatuz erakunde eta foroetan parte hartzearen gastuak, horietan ordainsaririk jasotzen ez bada. Horretarako, urtean gehienez 3.000 euro emango dira.

Bi laguntzak eskatzeko epea helbide honetan ikus daiteke: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/BON/Boletines/2009/56/



 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa