(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bidasoa errekaren %86ra sartu ahalko da 2009 amaieran ostirala, 2009.eko maiatzak 15

Gaur izenpetutako lankidetza-protokoloaren arabera, Nafarroako Gobernuak eta Kantabriar Konfederazio Hidrografikoak 1,6 milioi euro inbertituko dituzte 2009an zehar Foru Erkidegoko kantauriar errekak hobetzeko


Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturririak, eta Kantabriar Konfederazio Hidrografikoko presidenteak, Jorge Marquínez Garcíak, lankidetza-protokoloa izenpetu dute. Horren arabera, erakunde biek Nafarroako kantauriar arroko errekak hobetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dute. Hitzarmena izenpetzeaz gain, Bertizko Jaurerria Natur Parkean informazio-jardunaldia egin da, bertara Nafarroa ipar-ekialdeko haranetako tokiko erakundeetako hogeita hamar bat ordezkari eta arrantzaleen hainbat elkarte deituak egonik. 

Gaur izenpetutako lankidetza-akordioak arroak hobetzera eta uren egoera ekologiko onean aurrera egitera bideratutako zenbait jarduketa ezartzen ditu, Uraren Zuzentarau Markoak eskatzen duena betez. Hitzarmenak Bidasoa arroko errekak, Oria eta Urumea arroetako goi-ibarrak eta Nive eta Nivelle erreken arroetako Espainiako lurrak biltzen dituen jarduketa-markoa ezartzen du. 

Zehazki, Kantabriar Konfederazio Hidrografikoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak Nafarroako kantauriar arroak iragazkortzen jarraitzeko konpromisoa hartu dute, 2009an zehar Bidasoako arroaren %86ra sartu ahal izateko helburuaz. Bestalde, inguruko ur-erreserbak finkatzeko lan egingo da jada Natura 2000 Sarean jasotako LICen (Erkidegorako Intereseko tokiak) kudeaketa-planekin koordinazioan. Azkenik, uholdeen azterketa bultzatuko da “LIDAR” teknologiaren proiektu aitzindari baten bidez, uholdeak jasa ditzaketen eremuen araberako lurralde-antolamenduko planak finkatzea ahalbidetuko duelarik. Gainera, Nafarroako Gobernuak eta Kantabriar Konfederazio Hidrografikoak bakoitzaren laginketa-estazioetan jasotako informazioa partekatzeko sistema ezarriko dute.

 

Nafarroako kantauriar erreken arteko loturaren hobekuntza


Gaur egindako informazio-saioan, administrazio biek azken urteetan aurrera eramandako jarduketen emaitzak eta 2009rako aurreikusitako programa ezagutarazi dira. Ordezkariek azaldu dutenaren arabera, 2001an Bidasoa errekaren arro nagusiko 2,4 kilometrotara sar zitekeen. Epe laburrean errekak itsasoarekiko duen lotura 52,2 kilometro izatera iristea espero da, hau da, bere luzeraren %86.

Iragazkortasunaren gorakada hori 2005. urteaz geroztik 15 jarduketa egin izanari esker da, eta 2009an zehar beste 10 proiektu gauzatzea espero da. Denera, 2005-2009 epealdian administrazio bien artean 2,55 milioi euro baino gehiago inbertituko dira inguruko baliabide hidrikoak hobetzen. 

Zehazki, 2005etik Nafarroako Gobernuak arraien 8 geldialdi berri eta Tximista, Cía, Cebería eta Artesiaga ubideak egin ditu Bidasoa errekan eta Baztango Opokako presaren erdialdea bota du. Gainera, Baztango Udalari 171.588 euroko diru-laguntza eman zion erreka bideratzeko hainbat obra egite aldera. Era berean, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak Bidasoa errekan 5 oztopo bota eta Tximista, Latsa eta Onin ubideak egin zituen.

2009an burutuko diren jarduketek 1,6 milioi euroko aurrekontu globala dute eta Nafarroako kantauriar erreken arteko loturak eta horien egoera ekologikoa hobetzera bideratuko dira. Jarduketak abian jartzeak 45 lanpostu sorraraziko ditu.

Nafarroako Gobernuak arraien geldialdi bat egingo du Leitzako arrain-haztegiko presa txikian (115.000 euro) eta beste bi geldialdi Mugairiko zentraleko presa txikietan, Marin eta Ceberia ubideetan (130.000 euro). Horri inguruko tokiko 5 erakunderi erreketan eta sakanetan hobekuntzak egiteko, dragatzeetarako eta ubideen garbiketarako emandako diru-laguntza gehitu behar zaio.

Kantabriar Konfederazio Hidrografikoak geldialdiak bota edo egingo ditu inguruko hainbat ubideetan erabilerarik ez duten 22 presa txikietan (990.000 euro). Era berean,y ibaiertzen egoera ekologikoa hobetzeko bi proiektu eramango ditu aurrera, zaborra eta egur hila kenduz (400.000 euro) eta Bidasoa LICen inbaditzaileak irizten diren zuhaitz-espezie batzuen aurka jardunez (84.000 euro).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa