(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi euro baino gehiago bideratu ditu toki esparruan gazteria-politikak bultzatzeko ostirala, 2009.eko maiatzak 15

Aurtengo berrikuntzen artean zazpi informazio-zerbitzu eta gazteria arloko teknikarientzako zortzi lanpostu sortzea aipa daitezke


toki entitateen berrikuntzak gazteria arloan.

NGIk gazteria arloko berrikuntzak aurkeztu ditu toki esparruan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren bidez, aurten 1.232.578 euroko diru-laguntza eman die toki erakundeei gazteria-jarduerak garatzeko, gazteen artean enplegua sustatzeko eta haiei bideratutako zerbitzuak handitzeko; kopuru hori 2007an baino %79,81 handiagoa da.

Hala adierazi du María Isabel García Malo Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak Ana Frías Pardo Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendari gerentearekin eta hiru entitate onuradunetako ordezkariekin batera egindako prentsaurrekoan: Carlos Monasterio Muro San Adriáneko alkatea, Pedro María Egea Ortiz Artaxoako alkatea eta Horacio Goñi Lecumberri Arangurengo Ingurumen zinegotzia.


García Malok azpimarratu duenez, Nafarroako Gazteria Institutua (laguntzak berak deitu ditu) lanean ari da "gazteei autonomia eta emantzipazioa lortzen laguntzeko" politika eraikitzeko. Ildo horretatik, proposamen honen bidez, besteak beste, "gazteei autonomoak, arduratsuagoak, konprometituagoak izaten eta haien balioak eraikitzen lagundu nahi zaie”.

García Malok Foru Gobernuak aurten toki erakundeei bideratuta abian jarri dituen laguntzak aipatu ditu, gazteriaren arloko bost jardun finantzatzeko: lehenengoa gazteria-instalazioen ekipamendua da, 30 urtetik beherakoentzako espazio-eskaerei erantzuteko; horretarako toki entitateei %100eko diru-laguntza emango zaie instalazio berriak direnean, eta %50eko laguntza egon dauden instalazioen ekipamendua modernizatu eta erabilerak hobetzen direnean. 

Espazioak hauek izan daitezke: gazte-etxeak, aterpetxeak eta/edo mendi-aterpeak, topaleku berriak (digitalak, aisiazkoak edo artistikoak), eta 14 eta 18 urte bitarteko gazteek eskatutako bestelako espazioak.

Deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 1etik uztailaren 15era izango da

Bigarren deialdiaren bidez gazteria-politika publikoak bultzatu eta babestuko dira. Deialdi honen barruan, García Malok hiru berrikuntza azpimarratu ditu. Lehenengo eta behin, gazteria arloko langile teknikoak kontratatuko dira, gazteria arloko teknikarien sarea sortzeko, enplegua sortzeko eta 7.000 biztanletik gorako herri guztiei, mankomunitateei eta gazte-informaziorako bestelako zerbitzuei erantzun integrala emateko. Diru-laguntza horri esker, gazteria arloko langile tekniko berrien alokairuen eta gizarte-segurantzako gastuen %75 ordaindu ahal izango da.

Modu horretan, kontseilariak esan duenez, “gazteria arloko teknikarien zortzi lanpostu sortzea aurreikusi da (gaur egun sei dira)”.

Bigarren berrikuntza gazteria arloko tokiko planak finantzatzea da. Azken xedea aurretiazko diagnostikoak eta 2010. urteko jardueren programazioa egiten laguntzea da. Nafarroako Gobernuak plan eta diagnostiko horien %100 finantzatu dezake gazteria arloko teknikaria duten udalerrietan. Bestalde, urteko programazioak 1.000 euroko finantzaketa izango du.

Amaitzeko, García Malok azpimarratu eta deialdira bildutako beste berrikuntza bat 14 eta 30 urte bitarteko gazteei bideratutako jardueren programak egitea da. Ekimen horren bidez, “prestakuntza-jarduerak, aisia- eta astialdi-jarduerak, sentsibilizazio-jarduerak, mugikortasun-jarduerak, arte gaztea, etab. sustatu nahi dira. Finantzaketaren bidez gazteentzako jardueren kostu osoaren %50i egingo zaio aurre gehienez”.

Deialdi honetarako eskaerak datorren ekainaren 20ra arte aurkez daitezke.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa