(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pérez-Nievas kontseilariak Elizondon Baztanaldeko haur hezkuntzako lehen zikloko zentro berria inauguratu du ostirala, 2009.eko maiatzak 15

Nafarroako Gobernuak 650.000 €-rekin finantzatu du, eta 0-3 urteko 72 haur hartzen ditu


Calos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilariak Baztanaldeko haur-hezkuntzako lehen zikloko zentro berria inauguratu du gaur goizean Elizondon. Joan den maiatzean ireki zuten, eta haurrentzako espazio-baldintzak hobetu dira eta Haur-hezkuntzako lehen zikloa arautzen duen martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretura egokituta dago. Hezkuntza Departamentuak lanak 649.985 eurorekin finantzatu ditu.

6 unitate eta 72 plaza ditu. 16 plaza edoskitzaileen 2 unitateetan daude; 24 plaza 1-2 urteko 2 unitateetan, eta beste 32 2-3 urteko 2 unitateetan. Zentroak jantoki-zerbitzua eskaintzeko instalazioak ere baditu.

Haur-eskola berria Baztango Udalarena da eta Elizondoko Merkatuzelai kalean dago. Zentro berria da eta 3 gela bikoitz, 3 atseden-gela (bat bi unitateko gela bakoitzeko), 3 komun (bat bi unitateko gela bakoitzeko), ataria, erabilera anitzeko gela-jantokia, 2 tailer, geletan sartzeko inguruak, zuzendaritza-bulegoa, bilera-gela, komunak, garbiketa-gela, sukaldea, officea, garbitu eta sikatzeko espazioa, biltegia, langileentzako aldagelak-komunak, korridorea, aulkitxoen gela eta kanpoko biltegia ditu.

Barruko azalera erabilgarria 771,60 m2 da, eta barruan eraikitako azalera 863,95 m2; ataripeen inguru osoak 77,80 m2 ditu, eta patioak 1.352,65 m2.
Aurreko haur-eskola eraikin zahar batean zegoen eta 4 unitate baino ez zituen: 2 egun osokoak eta 2 egun erdikoak. Haurrak adinaren arabera taldekatzen ziren 1 eta 2 urteko 2 unitatetan eta 2 eta 3 urteko beste 2 unitatetan. Guztira 58 haur joaten ziren zentrora. Eraikin berrian 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat beste 2 unitate sortu dira. Haur-eskola berriak 6 unitate ditu orain (4 egun osokoak eta 2 egun erdikoak), eta horri esker, eskolatutako haurren kopurua 58tik 72ra handitu da.

Zentroak 7 hezitzaile ditu; Cristina Goñi zuzendaria da; 2 garbiketa-laguntzaile eta jantokiko 3 laguntzaile ditu.


Baztango Udalak Hezkuntza Departamentutik oinarrizko ekipamenduetarako 107.751 €-ko diru-laguntza jasoko du. Era berean, kudeaketa- eta funtzionamendu-kontzeptuengatik 2008/09 ikasturtean beste 119.916 € jasoko ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa