(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

200 ostalaritza-establezimenduk azukre-poltsatxoak banatuko dituzte ANEren autobabeserako gomendioez ostirala, 2009.eko maiatzak 15

Cafés Plaza del Castillo enpresak bere laguntza eskuzabala eman du kanpaina honetan, non 3 bat milioi unitate banatuko diren


Pertsona bat azukre-poltsatxo bat eskuan

Gomendioak 3 milioi azukre-poltsatxotan jarriko dira ( irudia handitu )

Larrialdietarako Nafarroako Agentziak azukre-poltsatxoen bidez segurtasuneko eta autobabeserako gomendioak zabaltzeko kanpaina jarri du abian. Urte amaiera arte Foru Erkidegoko 200 establezimendutan banatuko dira Cafés Plaza del Castillo S.L.-ren eskuzabaltasunari esker.


Kafea eta kafeari lotutako gaiak merkaturatzen dituen enpresa horrek 3 milioi poltsatxo inguru banatzea espero du. Iragan urtean Unicefen mezuak doan zabaldu zituen eta aurten Larrialdietarako Nafarroako Agentziak egindako eskaera onartu du, zeinek ekintza hori biztanleriari segurtasunerako gomendioak hurbiltzeko abian jarritako planean barnera zitekeela irizten zuen.

Beraien publizitate propioa jartzen ez duten establezimenduetan banatzen ari diren azukre-poltsatxoek hamaika mezu ezberdin izan ditzakete, horien artean: nola erantzun sute edo mendiko istripu baten aurrean, etxeko arriskuen aurrean, haizeteak daudenean edo 112 telefonoaren erabilera egokia. Helburua pixkanaka biztanleria larrialdi baten aurrean nola erantzun eta horiek ekiditeko edo ondorioak gutxitzeko hartu beharreko neurriak zeintzuk diren barneratzen joatea da.

Autobabeserako gomendioen zabalkunde-planean, ANEk aldian-aldian Sos Nafarroa-112 telefonoan dauden langileak prestatzen ditu, aldi berean, larrialdi baten berri emateko deitzen zuten pertsonei informazio hori helarazteko. Aurten telefono bidezko sorospen modulu bat jaso dute eta sute baten aurrean jokatzeko beste bat. 

Era horretan, Nafarroako Gobernuko baliabideak ezbeharraren tokira iritsi aurretik hiritarrek hainbat neurri hartu ahal dituzte, horietako batzuk ere azukre-poltsatxoetan jasoak. 

Dokumentazioa:
Consejos autoprotección

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa