(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 5 milioi euroko gastua onetsi du Txantreako Ikastetxe Publiko berrirako (Iruña) astelehena, 2009.eko maiatzak 18

Zentro berean gaur egungo “Arturo Kanpion” ikastetxeko eta “Axular” ikastolako ikasleak bilduko dira


Nafarroako Gobernuak Hezkuntza Departamentuari baimena eman dio Txantreako (Iruña) Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko berriko lanen proiektua idazteko, zuzendaritza fakultatiborako eta betearazpen-lanetarako kontratua egiteko, 5.017.129,00 euroren truke. Kopuru horretatik 870.000,00 euro 2009ko gastu-aurrekontuaren kargura izango dira, eta beste 4.147.129,00 euro 2010eko aurrekontuaren kargura

Zentro berri honek instalazio berri eta modernoan bilduko ditu gaur egun Txantrea auzoan dauden “Arturo Kanpion” ikastetxeko eta “Axular” ikastolako ikasleak. Lanak 2009-2010 ikasturtean egingo dira, eta denbora horretan, bi hezkuntza-zentroetako ikasleak Iruñan oraintsu eraiki den Buztintxuri ikastetxera joango dira.

Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak onetsitako beste akordio baten arabera, Hezkuntza Departamentuak eskolako autobus-zerbitzua kontratatuko du datorren ikasturtean joan-etorriak egiteko, 194.758 euroren truke. 

Arturo Kanpion eta Axular ikastola


Gaur egun, “Arturo Kanpion” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren eraikina modu partzialean erabiltzen da, 2008an eraikinaren hegal batean egitura-arazoak hauteman ziren eta.

Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuak eraikinaren hegal hori hustea eta ikasle guztiak egoera onean zegoen hegalean pilatzea erabaki zuen. Horretarako, 2008ko udan egoera onean zegoen atalean lanak egin ziren eta ikastetxearen patioan modulu aurrefabrikatua kokatu zen ikasle guztiak hartu ahal izateko. Behin-behineko neurriak izan ziren, eraikina eraitsi eta berriro eraiki arte hezkuntza-jarduera ez eteteko.

Gaur egungo Arturo Kanpion ikastetxearen ondoan “Axular” ikastola dago, haur eta lehen hezkuntzako linea bakarra duena (bi ikasturtetan bakarrik bikoizten dira gelak).

Bi ikastetxeak, “Arturo Kanpion”, bi linearekin, eta “Axular” Ikastola, linea bakarrekoa, oso hurbil daudenez, patioko hesi baten bidez bereizita, eta biek D hezkuntza-eredua dutenez (hezkuntza euskaraz gaztelania ikasgai moduan izanda) eta eraikin zaharretan daudenez, Hezkuntza Departamentuak bi zentroak eraistea erabaki du, eta lursail horretan hiru lineako haur eta lehen hezkuntzako zentro bakarra eraikitzea, bi zentroak elkartuz.

Gaur egun, Axular ikastolak 207 ikasle ditu eta Arturo Kampion ikastetxe publikoak 289. Guztiak hartzeko, ikastetxe berriak haur eta lehen hezkuntzako 3 linea oso izango ditu, hau da, 9 talde haur-hezkuntzan eta 18 lehen-hezkuntzan, hau da, 675 haur gutxi gorabehera. Programa honetan zehaztutako espazio guztiak izan behar ditu:

Haur-hezkuntza:  haur-hezkuntzako 9 gela, 5 komun ikasleentzat, haur-hezkuntzako irakasleentzako komun 1, erabilera anitzeko gela 1 eta garbiketa-gela.

Lehen hezkuntza: lehen-hezkuntzako 18 gela, 6 komun, 6 bikoizte-gela, erabilera anitzeko gela 1, irakasleen komun 1, liburutegi 1, musika-gela 1, informatika-gela 1, hizkuntza-gela 1, eta garbiketa-gela 1.

Espazio erkideak: fisioterapeutaren bulegoa, orientatzailea/administrazioa bulegoak, gimnasio 1, 2 aldagela, gimnasioaren biltegia, irakasleen gela, zuzendaritza-bulegoa, apyma gelaren idazkaritza, atezaintza/errepografia, jantokia, sukaldea, biltegia, sukaldeko aldagela, instalazioen gela eta kanpoko kirol-pista estalia.

Gaur egun, “Axular” ikastolak ikasgelen alboan gerora eraikitako eraikin bat du, eta bertan gimnasioa, biltegia eta gimnasioko aldagelak, kanpoko frontoia eta aisia-espazio estalia daude. Hezkuntza Departamentuak kirol-eraikin hori zaharberritzea eta indarreko araudira egokitzea aurreikusi du, egoera onean dagoelako, eta beraz, ez du eraitsiko. Hori dela eta, eraikin berriak ez ditu kirol-espazio horiek bikoiztuko.

Administrazio-espediente honen eraginkortasuna bermatzeko, proiektuaren idazketa, zuzendaritza eta lanak kontratu bakarraren bidez kontratatzea proposatu da, bi espediente bakarrean elkartuz eta eraikitze-sistemaren bidez eraikina azkar eraikitzea ahalbidetuz. Departamentuak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu eraikitze-prozesuaren jarraipen zorrotza egiteko, kontratazioaren kontrola bermatze aldera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa