(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea VINSAk Ardoin (Zizur Nagusia) sustatutako lehen 88 etxebizitzak bisitatu eta eman ditu astelehena, 2009.eko maiatzak 18

Titularrak, bataz beste 14.342 euroko diru-laguntza jaso dutenak, ekainetik aurrera jarri ahalko dira bizitzen


Sanz presidentea etxebizitzak ematen Zizurren

Sanz presidentea 88 etxebizitza ematen Zizurren ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez, VINSA sozietate publikoak Ardoin (Zizur Nagusia) sustatutako erregimen orokorreko babes ofizialeko lehen 88 etxebizitzen emate-ekitaldian egon dira gaur.

Esleipendunek, denera 110ek, lehen aldiz ikusi dituzte pisuak, ekainetik aurrera jarri ahalko direlarik bizitzen.


Sozietate publikoak 2009. urte honetan eta 2010. urte hasieran oemango dituen bederatzi sustapenetatik lehena da. Denera, VINSAk sektore horretan 799 pisu sustatu ditu; horietatik 403 BOEak eta 396 PTEak.

Bisitan, jabeetako batzuez gain, Zizur Nagusiko alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren, eta VINSAko zuzendaria, Luis Cruchaga, egon dira, Etxebizitza eta Ingurumeneko kontseilari ohiaz, José Andrés Burguetez, eta Luis María Iriartez, alkatesa ohiaz, gain, horien agintaldietan hasi baitziren lanak.

Erregimen orokorreko 88 BOE horiek, 1 eta 4 logela bitartekoak, garajeaz eta trastelekuaz, Zerradopea, 6; Euntzelluzea, 7, 9 eta 11; eta Zubibidea, 7 kaleetan kokatzen dira, 95.000 eta 169.500 euro arteko prezioez, gutxi gorabehera. 2007ko otsaileko kanpainan izan ziren esleituak; Iruñea Eskualdean babes ofizialeko 1.860 etxebizitzen sustapena izan zen (1.055 prezio tasatukoa keta 805 erregimen orokorrekoak).


Sanz presidentea etxebizitzak ematen Zizurren

VINSAren lehen etxebizitzei bisita Ardoin ( irudia handitu )

88 etxebizitzetatik, logela 1eko 2, 2 logelako 17, 3 logelako 67 eta 4 logelako 2 dira, 51,18 eta 102,16 metro karratu arteko azaleraz eta 93.176 euro eta 169.500 euro arteko prezioaz, BEZ barne. 89 metro, hiru logela, garajea eta trastelekua dituen etxebizitza baten prezioa 149.800 eurokoa da, BEZ barne.

Nafarroako Gobernuak guztira 1,2 milioi euroko diru-laguntzak eman ditu. Esleitutako 88 etxebizitzen batez besteko diru-laguntza (8 etxebizitza diru-laguntzarik gabe esleitu dira) 14.342,31 eurokoa da. Diru-laguntza jaso zuten etxebizitzen (80) batez besteko laguntza 15.776,54 eurokoa da, baxuena 8.054,76 eurokoa eta altuena 30.097,97 eurokoa izanik. Esleipendun gehienek 15.000 eta 20.000 euro artean jaso dute (45 etxebizitza).

Erosleen familiako sarrera haztatuak 0 eta 4,822 bider IPREM tartean daude, erosleen osotasunaren batez bestekoa 2,284 bider IPREM izanik, hau da, 19.503 euro gutxi gorabehera banakako eroslearen kasuan eta 23.403 euro bikote baten kasuan. 13 eskatzailek 1,5 IPREMeraino tarteari dagozkion sarrerak zituzten, 43k 2,5 eta 3,5 artekoak, 25ek 3,5 eta 4,5 artekoak eta 7k 4,5etik gorakoak.

Bestalde, 76 etxebizitza Zizur Nagusian gutxienez bi urtez erroldatutakoei zuzenduak zeuden. Gainera, 3 etxebizitza %65etik gorako minusbaliotasuna duten pertsonei esleitu zaizkie, 2 familia ugariei eta 1 mugimendu-elbarriei.
Construcciones Valle Ulzamaren obra, Javier Bobadilla Bacaicoa eta Encarni Ortuño Vargas izan dira arkitekto. Bestalde, obraren aparejadoreak Luis Turrillas Tihista eta Juan Solchaga Los Arcos izan dira,, eta ingeniaria Jesús Bobadilla Bacaicoa.
Ardoi sektorea bost eremu etenek osatzen dute, denera 749.459 metro karratuko azaleraz, horietatik 122.300 berdeguneak. 1.600 etxebizitza hartuko ditu, %50 babes ofizialeko erregimenen bati lotuak eta 800 libreak, horien artean elkarri atxikiak eta binakakoak. Azken horietatik 260 eraikitzeko proiektuak onartu dira, 80 amaituak egonik. Gainera, Lurzoru Publikoaren Foru Bankuko alokairuko babeseko beste 110 etxebizitza eraikitzeko lurzorua dago. Eraikitze-lanak 2006ko urtarrilean hasi ziren.











Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa