(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanz “Navarra Gourmet, vive las verduras” nazioarteko azokaren aurkezpen-ekitaldiaren buru izan da astelehena, 2009.eko maiatzak 18

Hitzordu bakarrean Foru Erkidegoan urte osoan zehar egiten diren gastronomia-ekitaldi gehienak biltzen dit


Sanz Navarra Gourmet inauguratzen

Sanz Navarra Gourmet nazioarteko azoka inauguratzen ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Tuteran eta Iruñean maiatzaren 17tik 20ra egiten den “Navarra Gourmet, vive las verduras” nazioarteko azokaren aurkezpen-ekitaldiaren buru izan da gaur Baluarten. Nafarroan orain arte egindako ekitaldi gastronomiko handiena da; izan ere, hitzordu bakarrean, urte osoan zehar Foru Erkidegoan Komunitatean bereizita egin diren nekazaritzako elikagaien inguruko ekitaldi guztiak biltzen baititu.

Azoka Nafarroako Gobernuak antolatu du Foru Erkidegoko nekazaritzako elikagaien sektorearekin zerikusia duten dozena bat elkarte, erakunde, enpresa eta kontseilu arautzailerekin baino gehiagorekin lankidetzan. Horiek ere ekitaldian egon dira, baita Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilaria ere.

Eman duen hitzaldian, presidenteak “nekazaritzako elikagaien sektorea Nafarroako ekonomiaren zutabe oso garrantzitsua dela” azpimarratu du, “egungo krisiari beste batzuek baino hobe eusten ari dela” eta azokak “sektorea are gehiago indartzeko eta prestigio handiagoa emateko balioko duela” uste du. Ekitaldia amaituta, agintariek Ostalaritza Aretoa, Pintxoen Ibiltokia eta Errezeta-liburu historikoa bisitatu dituzten, bertan Foru Erkidegoko pintxoa keta plater tradizionalak dasta daitezkeelarik..

Nazioarte izaerako azoka

Ekitaldiaren helburuak Nafarroa erreferentziako eskualde gastronomiko moduan bultzatzea eta Foru Erkidegoko sukaldaritza eta produktuak nazioartean ezagutaraztea, ekimenak biltzea eta ahaleginak eta bitarteko ekonomikoak murriztea dira. Kalkuluen arabera, Nafarroako Gobernuak 400.000 euro aurreztuko ditu ekitaldi guztiak bakar batean bilduta, kongresuaren aurrekontua 550.000 eurokoa baita.

Azokak ukitu profesional handia du, eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei eta hornitzaileei zuzendua dago, baita kritikari gastronomikoei, sukaldariei eta ostalaritzako profesionalei ere, baina herritar guztiei irekitako jarduerak eta ekitaldiak ere antolatu dira.

Programa atzo, maiatzak 17, hasi zen Tuteran irekitze-pregoiaz eta Orden del Volatín elkarteari eta Tuterako Ciudad Agroalimentaria-ri omenaldia eginez. Ekitaldiek Iruñean jarraitzen dute, non hiru egunez, hitzordu bakarrean, “III Congreso Internacional Navarra Gourmet, vive las verduras”; “XXI Salón Profesional de la Hostelería de Navarra”; Tuterako Ciudad Agroalimentaria-ko urrezko dominen III. edizioa; “Eva” sarien laugarren edizioa; “Alimenta 2009” jakien eta edarien hirugarren erakusketa; Zinemaren eta Gastronomiaren VI. Erakusketa; eta Blogerren I. Topaketa egingo diren.

Horrez gain, bertaratzen diren guztientzat, hurrengo hauek egingo dira: Nafarroako Pintxoen eta Ardoen II. Ibiltokia; jardunaldi gastronomikoak Foru Komunitateko jatetxeetan; tailerrak eta produktuen dastaketak; eta Nafarroako sukaldaritzako plater tipikoen lehiaketa, sozietate gastronomikoei zuzenduta. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente
Programa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa