(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Auto Renove Planeko laguntzak autonomoetara eta ETEetara zabaldu ditu asteartea, 2009.eko maiatzak 19

Halaber, diruz lagundu ahalko da 3,5 tonatik beherako pisua duten ibilgailu komertzialen eskurapena


Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoan Auto Renove Planaren bidez aurrera eramango diren automobilak erosteko laguntza zuzenak autonomoetara eta ETEetara, bai eta ibilgailu komertzial arinetara, zabalduko ditu. Horrela adierazi du gaur goizeko prentsaurrekoan Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, José María Roig Aldasorok. Bertan, laguntzak estatu mailan indarrean sartu zirenetik programan egin diren aldaketak azaldu ditu.

Ildo horretatik, partikularrez gain, Auto Renove Planaren onuradun izan ahalko dira Nafarroako autonomoak eta ETEak, eta finantzazioaren xede diren modeloen kasuan, horri helduko ahalko diote N-1 kategoriako ibilgailu komertzialek, hau da, 3,5 tonatik beherako pisua duten salgaien garraiorakoek.

Bestalde, Roig gehiago edo gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak (140 eta 100 gramo/km CO2 hurrenez hurren) erosteko 1.200 eta 2.200 euroko laguntza zuzenez jardun da, Nafarroa aitzindaria izanik, mantentzen direla azaltzeko, baina Estatuaren laguntzekin osatuko direla. Era horretan, Nafarroako Gobernuak 700 euro jarriko ditu laguntza 1.200ekoa izateko (gainerako 500 euroak Gobernu Zentralaren kargura izango dira), eta turismo ekologikoenei 2.200 euroko laguntzaren kasuan, Foru Gobernuaks 1.700 euro gehituko dizkie Estatuaren 500ei, eta ibilgailu berrientzat soilik izaten jarraituko dute.

Gainera, plan berriak 140 gramo/km CO2tik gora kutsatzen duten ibilgailuei 1.200 euroko laguntzen kasuan, plan estatalean aurreikusitako baldintzetan aplikatuko direla ezartzen du; horiek honako ibilgailuei eragiten diete: 149 gramo/km CO2tik gorako isurtzeak ez dituzten ibilgailuak eta egonkortasuneko kontrol elektrikoko sistemak eta aurreko plazetan presentzia-detektagailuak dituztenak (ibilgailu berritzailea); eta 149 gramo/km CO2tik gorako isurtzeak ez dituzten ibilgailuak eta hiru bideko katalizatzailea, gasolinako ibilgailuen kasuan, edo ihes-gasen birzirkulaziorako EGR dispositiboa, diesel ibilgailuenen kasuan, instalatua dutenak.

2.200 euroko laguntzak egungo planean ezartzen diren bezala mantentzen dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Novedades Plan Renove Auto Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa