(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bihartik aurrera langabeak kontratatzeko zuzeneko laguntzak emango ditu asteartea, 2009.eko maiatzak 19

Kontratu finkoek 2.500 euro jasoko dituzte, aldi baterako kontratuek 1.000 euro eta langile desgaituen kontratazioak 1.500 euro


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, bihartik aurrera, asteazkena, maiatzak 20, langabeen kontratazioa diruz lagunduko du, zuzeneko laguntzen programaren bidez. Laguntza horiek 1.000 eta 2.500 euro bitartekoak dira, kontratu motaren eta onuradunaren arabera. Hala adierazi du gaur goizean prentsaurrekoan José María Roig Aldasoro kontseilariak.

Laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu, eta Foru Gobernuak Krisiaren aurkako Planaren barruan enplegua sustatzeko ezarritako neurrietako bat dira. Laguntza horiek Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu dira, autonomia-erkidegoan ordezkaritzarik handiena duten ekonomia- eta gizarte-eragileak diren aldetik.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean bihar argitaratuko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari gerentearen ebazpena. Ebazpen horretan, kontratazioaren zuzeneko laguntzak eta toki entitateen esparruan enplegua sustatzeko dauden bestelako jardunak, langabeen prestakuntza hobetzea, langile desgaituen artean enplegua sendotzea eta enplegu-tailerrak ezartzen dira. Hona hemen kontratazioa sustatzeko laguntzak: 2.500 euro kontratu finkoetarako; 1.000 aldi baterako kontratuetarako; 1.500 euro langile desgaituak kontratatzeko, eta 1.500 euro aldi baterako kontratua lan-kontratu finko bihurtzeko.

Nafarroako Gobernuaren laguntzek bihartik (maiatzak 20) 2009ko azaroaren 30era arte egindako kontratuetan eragina izango dute, eta laguntzon xedea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan izena emanda duten langabeen kontratazioa sustatzea da. Hain zuzen ere, zerbitzu horrek kudeatuko ditu diru-laguntzak.

Bestalde, kontratazioari emandako laguntzak jasotzeko interesa duten enpresek Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jarri behar dute, edozein bulegoren bitartez: Iruña (3), Altsasu, Agoitz, Lizarra, Lodosa, Doneztebe, Tafalla eta Tutera.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioarekin, UGTrekin eta CCOOrekin adostutako neurriei dagokienez, zortzi jarduera-ildo biltzen dituzte: kontratazioa sustatzea, desgaituen enplegua sendotzea, udal esparruan kontratazioa bultzatzea, prestakuntza langabeen kualifikaziorako, prestakuntza-ibilbide pertsonalizatuak, laneratze-tailerrak, kalte-ordainak ordaintzeko hobekuntzen azterketa, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko plantilla indartzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa