(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanferminetako Prentsa Bulegoko kazetarien prestakuntzarako eta kudeaketarako hitzarmena izenpetua asteartea, 2009.eko maiatzak 19

Lehen ekintza, tokiko prentsari buruzko jardunaldia, hurrengo asteartean, maiatzak 26, egingo da Iruñean


Catalán eta Barón hitzarmena izenpetzen

Sanferminetako Prentsa Bulegoko kazetarien prestakuntzarako eta kudeaketarako hitzarmena izenpetua ( irudia handitu )

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren eledun Alberto Catalán Higuerasek eta Nafarroako Kazetarien Elkarteko presidente Miguel Ángel Barón Calvok hitzarmena izenpetu dute gaur. Horren arabera, Gobernuak 18.450 euroko diru-laguntza emango dio Kazetarien Elkarteari berriemaileen prestakuntza hobetzeko eta Nazioarteko Prentsa Bulegoa San Fermin jaietan zehar Nafarroari buruzko informazioa zabaltzeko eta era horretan Foru Erkidegoak kanpoan duen irudia hobetzeko erabiltzeko.

Lehen ekintza hurrengo asteartean, maiatzak 26, egingo da. Tokiko prentsaren inguruko jardunaldia izango da, Kazetarien Elkarteak Foru Gobernuarekin eta tokiko prentsako Nafarpres Nafarroako elkartearekin lankidetzan antolatua. Bertan, Foru Erkidegoko idatzizko tokiko komunikabideen 2008ko audientzien azterketa, Cíes enpresak Nafarroako Erakundeekiko Harremanak eta Gobernuaren Eleduna departamentuak hala eskatuta eginiko inkesta, aurkeztuko da. Foru Gobernuak Nafarroako tokiko prentsaren audientzien azterketa orokorra bultzatzen duen lehen aldia da.

Jardunaldia Catalán kontseilariak inauguratuko du 9.30etan Nafarroako Errege Artxibo Orokorreko ekitaldi-aretoan eta bi hitzaldi eta mahai-ingurua izango ditu. Lehen hitzaldia, tokiko prentsaren garrantziari buruzkoa, Estanis Alcover i Martik, Prentsa komertzialeko Kataluniako elkarteko presidenteak, emango du. Bigarrena aldiz, “Nafarroako tokiko prentsaren errealitateari hurbilketa” izenburupean, Informazio-zientzietako doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea den Alazne Aiestaran Yarzaren eskutik izango da.

Hitzaldien ostean, mahai-ingurua egingo da eta bertan honakoek hartuko dute parte: Nafarroako Gobernuko Komunikazioko zuzendari nagusi Joaquín Ortigosa, Nafarpreseko ordezkari Sandra Goldáraz eta Estanis Alcover eta Alazne Aiestaran hizlariak. Ondoren, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, programari amaiera emango dio. 

Jardunaldia, doakoa, komunikabideekin erlazionatutako pertsona, erakunde eta enpresa orori zuzendua dago gehienbat, tokiko prentsan interesa dutenek ere tokia dutelarik. Izena emateko epea ostiralean, maiatzak 22, amaitzen da eta Nafarroako Kazetarien Elkartean eman behar da. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
El convenio

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa