(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirol Institutuak 450.000 euro bideratuko ditu Kirol eta Aisia Erakundeen Elkarteari laguntzera asteazkena, 2009.eko maiatzak 20

INDko zuzendari kudeatzaileak eta Elkarteko presidenteak kirol programak antolatzen elkarlanean aritzeko hitzarmena izenpetu zuten atzo


INDren eta AODENAren arteko hitzarmenaren izenpea

Abaurrea eta Labairu, AEDONAko presidentearekin eta klubetako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteria Institutuaren (IND) bidez, 450.000 euro bideratuko ditu Nafarroako Kirol eta Aisia Erakundeen Elkartearen (AEDONA) kirol jarduerei laguntzera. Horrela jasotzen da iragan ostiralean INDko zuzendari kudeatzaileak, José Javier Esparza Abaurreak, eta AEDONAko presidenteak, Javier Labairu Elizaldek, izenpetutako hitzarmenean, bertan elkartea osatzen duten klubetako ordezkariak ere egon zirelarik.

Zehazki, hitzarmenaren xedea hainbat kirol jarduera aurrera eramateko elkarrekin lan egitea da. Kirol jarduera horiek lehiaketa, aisia eta astia ikuspuntutik kirol programak sustatzen lagunduko dute, bizi aztura osasuntsuak sustatzen eta hiritarren egoera fisikoa hobetzen delarik.

Testuaren klausulen artean, AEDONAk hainbat kirol programa antolatu beharra jasotzen da, horien artean honakoak nabarmenduz: ohiko partaide-kopurua gutxitzea dakarten biztanleriaren sektore zehatz bati zuzendutako jarduera fisikoak, Hirugarren Adinekoentzat kanpaina zehatzak, emakumeari zuzendutako programa zehatzak, familiako elkar aditze programak partaideek kirola egitea errazteko eta kirol kudeaketari edo praktikari lotutako prestakuntza-ikastaroak. Halaber, elkarteak kolektibo baztertuenei zuzendutako integrazioko kirol programak aurrera eramateko, Nafarroako Gobernuari edo honek 2008an zehar interesekoak irizten dituen programentzat beste kirol erakundeei kirol instalazioak lagatzeko eta kirol teknikarien prestakuntzan administrazioarekin lan egiteko konpromisoa hartzen du.
Laguntza ekonomikoaren onuradun izan ahal izateko elkartea osatzen duten klubek biztanleriari zuzendutako jarduera irekiak eskaini beharko dituzte, inongo diskriminaziorik gabe. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa