(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Ospitaleko mediku egoiliarrek lehen saria lortu dute kasu klinikoen lehiaketa nazional batean asteazkena, 2009.eko maiatzak 20

Irabazleak ateroesklerosi orokorrari buruzko lana aurkeztu zuten Barne Medikuntza arloko lau espezialista dira


Doktore saridunak.

Ezkerretik eskuinera Sara Pérez, Valentina Fernández eta Begoña Lasa, kasu klinikoaren sariaren irabazleak ( irudia handitu )

Nafarroa Ospitaleko Barne Medikuntza Zerbitzuko lau mediku egoiliarrak irabazle suertatu dira nazio mailan Novartis taldeak antolatutako “I. egoiliarrentzako kasu klinikoen I. Lehiaketa, bihotz-hodi eta metabolismo arloan” lehiaketan, 3.000 euro irabaziz; lehiaketa Bartzelonan egin zen duela gutxi.

Medikuak Valentina Fernández Ladrón (R5), Begoña Lasa Insausti (R4), Amaya Suárez López (R2) eta Sara Pérez Ricarte (R1) dira. Kasu irabazlea medikuarengana inoiz joan ez zen eta ondorioz ordura arte tratamendurik jaso ez zuen pertsona batek zuen ateroesklerosi orokorrari eta bere ondorioei buruzkoa zen. 

Ateroesklerosia arteroesklerosi mota bat da. Azken horretan arteriak gogortu egiten dira bai lipidoak (koipeak) metatzen direlako, bai bestelako faktore batzuen ondorioz, horien artean adina edo ehunen asaldurak. Bestalde, ateroesklerosia arterien barruan lipido-plakak metatzean datza, horien buxadura eraginez eta ondorioz bihotz- edo garun- infartuak, hesteetako konplikazioak edo hanketan zirkulazioko arazoak sortuz.

Kongresuan, lehen eta bigarren sariak Gasteizko eta Valladolideko ospitaleek jaso zituzten hurrenez hurren. Era berean, sariak eman ziren Kardiologia, Nefrologia, Endokrinología eta Familiako eta Komunitateko Medikuntzan. 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa