(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

9.000 euroko laguntzak turismo- eta arte-interesa duten jabetza partikularrak irekitzeko asteazkena, 2009.eko maiatzak 20

Deialdiaren epea ekainaren 19an amaituko da, eta norgehiagoka-erregimenean izapidetuko da


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, turismo- eta arte-interesa duten jabetza partikularrak irekitzeko deialdia onetsi du, 9.000 euroren truke.

Deialdiaren epea ekainaren 19an amaituko da, eta norgehiagoka-erregimenean izapidetuko da. Deialdi honetara bideratutako diru-laguntzaren bidez, turismo- eta arte-interesa duten jabetza partikularrak irekitzeak eragin ditzakeen gastuei aurre egingo zaie. Modu horretan, jendeak beste modu batean ezagutu ezin den ondarea ezagutzeko aukera izango du eta jarduera ekonomikoaren alternatiba berriak sortuko dira.

Laguntzak fondo galdurako modalitatekoak izango dira, eta lortutako puntuazioaren araberakoak izango dira. 50 eta 60 puntu bitartean lortzen dituztenentzat bisita bakoitzeko 60 eurokoak izango dira, 61 eta 75 puntu bitartean lortzen dituztenentzako 80 eurokoak, eta 76 eta 100 puntu bitartean lortzen dituztenentzako 100 eurokoak. 

Diru-laguntza emateko aplikatzen den baremoan alderdi hauek baloratzen dira: jabetzaren interesa (%40), eskainitako bisitaren ezaugarriak eta edukia (%20), eskainitako bisita kopurua (%20) eta bisita bakoitzean aurreikusitako bisitariak (%20).

Deialdi honetara aurkez daitezke 2009ko uztailaren 1etik urriaren 30ra, bi datak barne hartuta, batez ere asteburuetan eta jaiegunetan, irekitzen duten jabetza partikularren eskariak.

Ekimen honen bidez, Kultura eta Turismo Departamentuak Foru Komunitateko turismo-eskaintza aberastu nahi du, arkitektura- eta kultura-ondarea aprobetxatuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa