(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren larunbatean autoen eta motorren elkarbizitzaren aldeko jardunaldia ospatuko da osteguna, 2009.eko maiatzak 21

Alba kontseilariak ekimena aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak errepideko ezbeharrak murrizteko abian jarritako jardunen barruan


Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak autoak eta motorrak bateratzearen aldeko jardunaldia aurkeztu du gaur goizean prentsaurrekoan. Jardunaldia datorren maiatzaren 23an ospatuko da. Kontseilariaren ondoan motorzaleen elkarteetako ordezkariak egon dira.

Esta acción, enmarcada en el acuerdo firmado entre el Departamento de Obras Públicas, Transportes y Comunicaciones del Gobierno de Navarra y las asociaciones de motoristas para reducir la siniestralidad viaria, y recogida en la Estrategia Navarra de Seguridad Vial, constituye una iniciativa pionera en España, en la que los motoristas realizan labores de concienciación en materia de seguridad vial de la mano de la policía.

Ekintza hau Nafarroako Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta motorzaleen elkarteek errepideko ezbeharrak murrizteko sinatutako akordioaren barruan sartzen da, eta Nafarroako Bide Segurtasunaren Estrategiara bilduta dago. Espainian ekimen aitzindaria da. Motorzaleek kontzientziazio-eginkizunak egingo dituzte bide-segurtasunaren arloan poliziaren eskutik.

Jardunaldiaren xedea herritarrei gidatze-aholku batzuk azaltzea da, eta motorzaleei zein gainerako gidariei bideratuta dago. Horretarako, Herri Lanetako Departamentuak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren lankidetzaz, eta motorzaleen ordezkariek diptiko batzuk argitaratu dituzte kontuan hartu beharreko aholku nagusiekin. Diptiko horiek motorzale boluntarioek larunbatean zabalduko dituzten gidarien eta oinezkoen artean Iruñako zenbait puntutan. Era berean, arratsaldean, eta Foruzaingoaren patruilek lagunduta, beste horrenbeste egingo dute NA-138 errepideko Zubiri-Eugi tartean.

Jardunaldian parte hartu nahi duten boluntarioak Mutua Moterak Nafarroan duen ordezkariarekin, Fernando Sanzekin, harremanetan jar daitezke 600 585 200 telefono-zenbakian edo posta elektronikoaren bidez: fernando.sanz@mutuamotera.es

 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Acuerdo Gobierno de Navarra-Motoristas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa