(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Agortu egin dira Nafarroako Gobernuak LTD deskodegailuak erosteko ematen zituen laguntzak osteguna, 2009.eko maiatzak 21

2.500 pertsona inguruk itzaltze analogikoari buruzko informazioa eskatu dute Foru Gobernuaren autobus ibiltarian


LTDari buruzko informazioa ematen duen autobusa

Agortu egin dira LTD deskodegailuak erosteko laguntzak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lurreko telebista digitalaren (LTD) deskodegailuak erosteko abian jarri zituen laguntzak atzo agortu ziren, Joaquín Ortigosa Ocón Foru Gobernuko Komunikazio zuzendari nagusiak gaur adierazi duenez. Hitzok red.es –Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren menpeko erakunde publikoa- erakundeak Nafarroako Gobernuarekin koordinatuta Erriberako eta Estellerriaren hegoaldeko 42 udalerrietan ekainean gertatuko den LTDrako trantsizioari buruzko informazioa emateko antolatutako ekitaldian adierazi ditu.

Zehatz esanda, Nafarroako Gobernuak 300.000 euro (18 euro aparatu bakoitzeko) bideratu ditu 16.600 deskodegailu erosteko eta beste 1,3 milioi euro (100 euro aparatu bakoitzeko) LTD eta guztiko 13.000 telebista erosteko. Modu horretan, Foru Gobernuak, 1,6 milioi euroko inbertsio osoa eginda, 8,3 milioi euroko salmentak sustatu ditu (7,5 milioi telebistak erosteko eta 0,8 milioi deskodegailuak erosteko).

Hori guztia dela eta, Ortigosak azpimarratu du “Nafarroako Gobernuak helburu hirukoitza bete duela: krisi-unean merkataritza dinamizatzea, LTD azkarrago ezartzea eta egon dauden telebistak aparatu ekologikoagoekin berritzea”.


LTDaren ezarpenari dagokionez, Nafarroako Gobernuko Komunikazio zuzendari nagusiak gogorarazi duenez, Erriberan eta Estellerriaren hegoaldean, “itzaltze analogikoa” ekainaren 30ean izango duten inguruetan, estaldura osoa da (estaldura analogikoa duten guztiek telebista digitala sintonizatzeko aukera dute), eta etxe horien %85ek LTDrako trantsizioa egin dute, haien antenak egokituz, telebista berriak erosiz edo telebista zaharra deskodegailu batekin egokituz. 

Autobus informatiboa

Bestalde, 2.500 pertsona inguruk “itzaltze analogikoari” buruzko informazioa eskatu dute Nafarroako Gobernuak herritarrei trantsizioa azaltzeko abian jarri zuen autobus ibiltarian. Apirilaren 15etik maiatzaren 15era, autobusak Erriberako eta Estellerriaren hegoaldeko 42 udalerriak zeharkatu zituen, ekainean prozesu hori biziko dute eta. 

Interesa agertu zuten pertsonen %60 70 urtetik gorakoak ziren; %10 50 eta 70 urte bitartekoak ziren; %20 15 eta 50 urte bitartekoak; eta gainerako %10 15 urtetik beherakoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa