(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bakaiku Udalak azpiegituretan 335.000 euroko inbertsioak aurkeztu ditu ostirala, 2009.eko maiatzak 22

Amelia Salanueva kontseilaria udalerriko udalarekin bildu da


Tokio Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday, eta departamentu horretako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, Bakaikuko udalarekin bildu dira gaur, Eduardo Urrestarazu Fernández buru zela, besteak beste udalerri horrek 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planean aurkeztu dituen proiektuak jakinarazteko; horien gutxi gorabeherako inbertsioa 335.000 eurokoa da.

Amelia Salanueva kontseilariak bertatik bertara ezagutu nahi izan ditu udalaren ekimen hori eta gainerakoak, aurrez udalerriko alkatearekin izandako bileraren ostean. Eduardo Urrestarazuk kontseilariak Bakaiku bisitatzeko nahia azaldu zuen, era horretan udalerriaren egoera erakusteko.

Udaleko ordezkariek Amelia Salanuevaerkin eta Pedro Pegenauterekin Inbertsio Planari 335.304 euroko balioagatik eskatutako lanak aztertu dituzte; horien artean, inbertsio handiena, 135.688 eurokoa, zeharkalearen urbanizazioari dagokio; espaloiak eta euri-uren bilketa jarri nahi dituzte.

Bigarren inbertsio esanguratsuena 101.659 eurokoa da. Udalak lehen fase batean Bakaiku Iriondok alean zoladura jartzea bideratuko du. Halaber, udalbatzak Inbertsio Planari eskatutako beste bi proiektu araztegira doan bidearen zolaketa, 74.414 euroko inbertsioaz, eta udaletxearen egituraren finkatzea,. 23.541 euroko inbertsioaz, dira.

Sakanako udalerriko udalbatzak udaletxean bertan egindako bileran proiektu horiek azaldu dizkie departamentuko ordezkariei. Jarraian, ekimenak aurreikusten diren udalerriko lekuak bisitatu dituzte. Halaber, Bakaikukoa udalak kontseilariari eta zuzendari nagusiari Nafarroako Gobernuko Ingurumen departamentuaren laguntzekin gauzatu ahal izan dituzten beste proiektu batzuk erakutsi dizkiete.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa