(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza kontseilariak Los Arcosen 0-3 urte arteko haur-hezkuntzako zentro berria inauguratu du ostirala, 2009.eko maiatzak 22

Nafarroako Gobernuak bere eraikuntza finantzatu du 228.163 euroz


Pérez-Nievas Los Arcosen 0-3 urte arteko haur-hezkuntzako zentro berria inauguratzen ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilariak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoecheak, “Santa María” Haur Hezkuntzako lehen zikloko zentro berria inauguratu du gaur goizean Los Arcosen; udalerriko ikastetxe publikoaren lehengo eremu administratiboan kokatzen da. Eraikitzeko Nafarroako Gobernuak 228.163 euroko diru-laguntza eman du. Gainera, zentroak 18.612 €ko diru-laguntza jasoko du 2008-09 ikastaroko kudeaketarako eta funtzionamendurako.

Udalerriko parrokoak, José Miguel Arellanok, instalazioak bedeinkatu ostean, haur-eskolako zuzendariak, Rebeca Asensiok, ongietorri-hitzak eskaini ditu, ondoren Los Arcoseko alkateak, Jerónimo Gómez Ortigosak, eta Pérez-Nievas kontseilariak hartu dutelarik hitza. .Amaitzeko, instalazioei bisita egin diete.

Egun, zentroak Los Arcoseko, Bustoko eta Torres del Ríoko 0-1 urteko bederatzi haur hartzen ditu. Horietaz zuzendaria, bi hezitzaile eta zerbitzu orokorren arduradun bat arduratzen dira.
Horrez gain, zentroak gehienez 6 unitate barne hartzeko gaitasun adu, horrela banatuta: 0-1 urte arteko bularreko haurrentzako gela bat, 16rentzako tokiaz; 1-2 urte arteko haurrentzako gela bikoitz bat, 24entzako tokiaz; eta 2-3 urte arteko haurrentzako gela bikoitz bat, 32rentzako tokiaz. Zentroak gehienez 72 haur har ditzake.

Hezkuntza Departamentuko Obren Sekzioko teknikariek beharrezko ikuskapenak egin ostean, zentroak baimenaren aldeko txostena jaso zuen iragan martxoaren 16an; egun horretan, lanaldi osoan eta jangelako zerbitzuaz jarri zen martxan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa