(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 6,5 milioi euro jarriko ditu babesgabeko adingabeentzako egoitzetan 36 plaza gestionatzeko astelehena, 2009.eko maiatzak 25

Plaza horiek izango dira oinarrizko harrerakoak, jokabide arazoak dituzten adingabeei arreta ematekoak eta autonomia prozesuan dauden adingabeentzakoak


Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, akordio bat adostu du Familia, Haurtzaro eta Kontsumo arloko zuzendari nagusiari 6.555.415 euro erabiltzeko baimena emateko. Zenbateko horrekin kontratatuko da babesik gabe eta gizarte arazoak izateko arriskuan dauden 36 adingabe egoitzetan hartzea gestionatzeko laguntza.

Onuradunak izango dira pertsona fisiko edo juridikoak, estatukoak edo atzerritarrak. Betiere, pertsona horiek lan egiteko ahalmena eduki behar dute eta kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko edo profesionala justifikatu behar dute. Laguntza kontratuak iraungo du 2009ko urriaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra arte. Zehazki, lehenbiziko urtean 480.443 euro inbertituko dira, bigarren urtean 1.936.187 euro, hirugarrengoan 2038.810 euro eta laugarrengoan 2.099.974 euro. Kontratua hamar urtera arte luzatu daiteke, gehienez.

“Gizarte arazoak” edukitzeko arriskua duten adingabeentzako plazak gazteak egoitzetan hartzeko programa hauetarako diseinatuko dira: oinarrizko harrera programa, jokabide arazo neurritsuak eta larriak dituzten adingabeentzako arreta programa eta autonomia programa.

Gizarte arazoak eduki ditzaketen adingabetzat hartzen dira gizartera moldatu ezinik dabiltzala-eta beren buruari eta gainerakoei kalteak eragiteko arriskuan dauden adingabeak. Gauzak horrela, baliabidea gestionatuko duen erakundeak gai izan behar du 36 adingabe hartzeko, neskak eta mutilak. Neska-mutil horiei espazio fisikoen edo multzo berezituen bitartez emango zaie arreta.
Bereizketa bi irizpideri jarraiki egingo da: taldeen sexua, kontuan hartuta taldeetan sexu bereko adingabeak egon behar dutela; eta adingabeei dagokien programa. Alde horretatik, talde bakoitzeko adingabe kopurua eta profesionalek ardurapean edukiko dituzten adingabeen kopurua adingabeei dagokien programaren araberakoa izango da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa