(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hamalau urtetik gorako nafarren %42,7k tokiko prentsa irakurtzen du asteartea, 2009.eko maiatzak 26

Hori, Nafarroako Tokiko Prentsari buruzko lehen Jardunaldietan aurkeztutako azterlan baten arabera; azterlana Nafarroako Gobernuak agindutakoa da


Catalan, Jardunaldien hasieran.

Catalan kontseilaria, Nafarroako Tokiko Prentsari buruzko lehen Jardunaldien aurkezpenean ( irudia handitu )

Hamalau urtetik gorako nafarren %42,7k (224.000 pertsona inguruk) tokiko prentsa irakurtzen du. Nafarroako Gobernuak era horretako hedabideetan %44 gehiago inbertitzen du orain: 2004an 112.000 euro jarri zituen eta 2008an 162.784 euro.

Foru Gobernuak Cies enpresari agindutako azterlan batean ateratako ondorioa da hori. Azterlana tokiko aldizkarien hedakuntzari buruzkoa da eta gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Tokiko Prentsari buruzko lehen Jardunaldietan. Jardunaldia Nafarroako Gobernuak eta Iruñako Prentsa Elkarteak antolatu dute, Nafarroako Tokiko Prentsako Elkartearen, Nafarpressen lankidetzarekin.

Jardunaldietara hedabideetako 80 profesional inguru bertaratu dira. Aurkezpena Nafarroako Artxiboan egin da eta ekitaldiko burua Alberto Catalan Higueras, Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna, izan da. Ekitaldia Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, amaitu du. 

Catalan kontseilariak esan du hedabideek garrantzi handia dutela, "funtsezkoak direla jendearen iritzia osatzeko". Halaber, nabarmendu du "zeregin sozial handia" dutela eta "demokrazia eta zuzenbide estatu guztietan ezinbestekoak” direla.

Horrez gain, Catalanek adierazi du tokiko prentsa garrantzitsua dela hiritarrek hurbil dutelako, informazio interesgarria ematen dutelako, irakurleekin elkarrekintzan aritzen direlako eta “kazetaritza zibikoa” sustatzeko dutelako. Kontseilariak krisi ekonomikoa ere aipatu du. Izan ere, krisiak eta aurrerapen teknologikoek "kazetaritza egiteko moduari buruzko eztabaida" eragin dute.

Catalan kontseilariaren aurkezpenaren ondoren, Cies enpresako Carlos Zufia soziologoak enpresak egindako azterlanaren berri eman du, zehatz-mehatz. Azterlanaren ondorio garrantzitsuenetako bat da tokiko prentsa hazten ari dela (Nafarroan ehun aldizkari inguru argitaratzen dira) eta mugikortasun handia duela.

Ia argitalpen guztiak doakoak dira, publizitatearekin finantzatzen baitira. Gai ugari lantzen dituzten arren, hiru multzotan sailkatu daitezke: lurraldekoak, espezializatuak edo sektorialak eta instituzionalak. .


Salanueva kontseilaria.

Salanueva kontseilariak eman die amaiera Tokiko Prentsari buruzko Jardunaldiei. ( irudia handitu )

Tokiko prentsari buruzko mahai-ingurua


Carlos Zufiaren ondoren hitz egin dute Estanis Alcoverrek, Kataluniako Eskualdeko Prentsa Elkarteko buruak, eta Alazne Aiestaranek, Informazio Zientzietako doktore eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Bi adituek tokiko prentsaren ezaugarriak zertan diren azaldu dute. Alde horretatik, esan dute sektorea gero eta profesionalagoa dela. Hizlarien iritziz, etorkizunerako erronkak dira teknologia berrien aldeko apustua egitea eta tokikoa eta globala uztartzea.

Ondoren, mahai-ingurua egin dute. Moderatzailea Nafarroako Kazetarien Elkarteko burua, Miguel Angel Baron, izan da, eta parte hartu dute, Alcover eta Aiestaranez gain, Joaquin Ortigosa Nafarroako Gobernuko Komunikazio arloko zuzendari nagusiak eta Nafarpresseko Sandra Goldarazek.

Joaquin Ortigosak esan du Nafarroako Gobernua apustu handia ari dela egiten tokiko prentsaren alde. Foru Gobernuak agindu zuen eta gaur aurkeztu den azterlana, adibidez, Nafarroan egin den era horretako lehena da. Halaber, zuzendari nagusiak tokiko gaiak argitaratzeko Udalei eskainitako diru-laguntzak aipatu ditu. Diru-laguntza horiek, izan ere, tokiko prentsa argitaratzea sustatzen dute.

Salanueva kontseilariak, amaiera ekitaldian, tokiko prentsak Nafarroako gizartearen garapenean duen garrantziaz hitz egin du. Zehazki, nabarmendu du demokrazia areagotzen, herri administrazioak gardenago izaten eta ingurunea hobeto ezagutzen laguntzen dutela. Horregatik guztiagatik, Salanuevaren iritziz, biztanleek informazio gehiago dute, hobeto dakite inguruan zer gertatzen den eta, beraz, askatasun gehiago daukate ordezkariak aukeratzeko.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa