(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako ubideak Erdialdeko 7.263 hektarea lur ureztatu bihurtu ditu asteartea, 2009.eko maiatzak 26

Sanz presidenteak ureztalurren IV.1, IV.2, IV.3 eta IV.4 sektoreak inauguratu ditu Oliten


Ureztaketa irekitzeko unea

Nafarroako ubideak Erdialdeko 7.263 hektarea lur ureztatu bihurtu ditu. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Nafarroako ubideko ureztalurren IV.1, IV.2, IV.3 eta IV.4 sektoreak inauguratu ditu gaur Oliten. Jardun horren bidez, 7.263 hektarea lur ureztatu bihurtu dira Berbintzanan, Faltzesen, Larragan, Miranda Argan, Oliten eta Tafallan.

Azpiegituraren atalik handiena maiatzean jarri da abian, udako laborantzak erein direnean. Horri esker, 1.500 hektarea inguru ustiatuko dira, honezkero ekipamendua lursailean instalatuta dute eta. Gainerakoak apurka-apurka jarriko dira abian, nekazariek ureztatze-ekipamenduak ezartzen dituzten neurrian.

Sektore horiek Oliteko Pagos de Araiz sotoan inauguratu dira. Ekitaldian, presidenteaz gain, Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriría Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Javier Marcotegui Ros Nafarroako Parlamentuko lehen presidenteordea eta Rafael Romeo García Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidentea egon dira. Sektore horien onurak jasotzen dituzten udalerriak ordezkatuz Carmen Ochoa Oliteko alkateak parte hartu du.

Agintariak proiektua azaltzen

Nafarroako ubideko ureztalurretan lau sektore berri abian jarri dira. ( irudia handitu )

Sanz presidenteak adierazi duenez, “bide honetatik jarraituko dugu, Nafarroako herritar guztien mesederako da eta”. Herritarrei “kezkarik eta beldurrik ez izateko, eta ubidea aurrera egiteko, etorkizunerako, bizirik irauteko eta nekazaritzako industriaren sektorean enpleguei eusteko beharrezkoa dela” adierazi du. 

Sektore horiek eraikitzeko beharrezko inbertsioa 63,9 milioi eurokoa da. Ureztaketa-azalera lau sektoreen artean honela banatzen da: IV.1 sektorea (Berbintzana, Larraga, Miranda Arga, Olite eta Tafalla) 2.360 hektarearekin; IV.2 sektorea (Faltzes, Miranda Arga, Olite eta Tafalla) 900 hektarearekin; IV.3 sektorea (Faltzes eta Olite) 1.405 hektarearekin; eta IV.4 sektorea (Olite) 2.598 hektarearekin.

Aguacanalek (sozietate emakidaduna) azpiegitura kontratuko epean abian jarri du, ureztatze-denboraldiaren hasierarekin bat etorriz, eta horrela ureztatze-ekipoak konektatu dituzten nekazari guztien eskaerari erantzun ahal zaio (1.500 hektarea inguru). Modu horretan, Nafarroako ubidearen bidez 13.775 hektarea inguru ureztatuko dira guztira, eta horietatik 5.000 hektareak lursailean ekipamendua dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa