(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Sarrigurengo Ekohiriari buruzko liburu bat argitaratu du ostirala, 2009.eko maiatzak 29

Liburuaren arabera, urbanizazio hori Europan garapen eramangarriaren inguruan egin den jarduerarik onena da; liburua gaztelaniaz eta ingelesez atera dute


Liburuaren azala

Sarrigurengo Ekohiriari buruzko liburuaren azala ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Sarrigurengo Ekohiriari buruzko liburu bat argitaratu du, hiri garapenaren eredu den proiektu horrek estatuan eta nazioartean piztu duen interesari erantzuteko.

Izan ere, Ekohiriak Europako Hirigintza Saria jaso zuen iaz, Ingurumen eta Eramangarritasun alorrean. Horrez gain, 2000. urtean, proiektu besterik ez zenean, “Garapen eramangarrirako jardunbide egokitzat” hartu zuten NBEak babesten duen Jardunbide Egokien Nazioarteko Lehiaketan, Dubain. Gauzak horrela, liburuan jaso dituzte Ekohiriaren historia, sorrera printzipioak, osagaiak eta eraikinak. 

Lana aurkeztu dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, Carlos Esparza Saezek; Ekohiria diseinatu zuen arkitektoak, Alfonso Vegarak; eta Eguesibarreko alkateak, Josetxo Andiak (Ekohiria Eguesibarren dago). Liburua, esan bezala, gaztelaniaz eta ingelesez egin dute, Suelo Residencial SA sozietate publikoak sustatuta, hiriak eta lurraldeak berritzen lan egiten duen nazioarteko zentro batekin, Metropoli Fundazioarekin, elkarlanean. Fundazio horrek asmatu zuen Ekohiria, Taller de Ideas taldearekin batera. Fundazioko burua Vegara da.

Esparzak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak hilero bideratzen dituela bisitak eta informazio eskariak, proiektuaren xehetasunen berri izan nahi duten eskualde, erkidego, ikasle eta abarrentzat.

Alde horretatik, Esparzak esan du Ekohiria Nafarroako Gobernuaren jarduera handinahitsuenetako bat dela. Proiektua duela hamar urte diseinatu zen eta orain mamituta dago. Ekohiriko 5.000 eraikinek babes erregimenen bat daukate: %54 babes ofizialeko etxebizitzak dira eta %46 tasatutako prezioko etxebizitzak. Eraikinak, gainera, era guztietakoak dira eta etxebizitzez gain jarduera ekonomikoetarako espazioak ere badaude.

Vegarak azpimarratu du Ekohiria Nafarroa “ingurumen bikaintasuneko lurralde” bihurtzeko asmoaren barruan dagoela. Esan du Foru Erkidegoak aurrea hartu ziola denborari, duela hamar urte, eta arkitektura eta hirigintza bioklimatikoa sustatzen hasi zela, hainbat enpresa nafarrekin batera. Horren harian azaldu du proiektua munduko beste leku batzuetara ere eraman ahal izango dela. Arkitektoak adierazi du datozen 25 urteetan hiriek 2.000 milioi pertsona gehiago hartu beharko dituztela, NBEaren arabera. “Ekoeraikuntza ez dago krisian”, esan du. 

Liburuaren hamaika kapituluetan Sarrigurengo Ekohiria eman nahi dute ezagutzera, Europako garapen eramangarriko jarduera onenetako baten gisan. Hona hemen liburuaren edukia: proiektuaren bilakaera, Iruñako eskualdean integratu zenetik hasita; etxebizitza eta ekoizpen eremuak; hirigintza eta arkitektura bioklimatikoaren integrazioa; eraikinen diseinuaren berritzea; teknologia energetikoen integrazioa; eta hiri espazioen garapena, besteak beste. 

Argitalpenaren diseinua eta irudi eta argazkien kalitatea oso onak dira; guztira 3.000 ale argitaratu dituzte. Banatu Liber 2000 enpresak egingo du eta ekainaren 15etik aurrera egongo da salgai, 20 euroren truke, estatuko liburu-denda espezializatu guztietan. Eskatuz gero, eskura egongo da, baita ere, Navarra de Suelo Residencial sozietatean, Eguesibarreko udaletxean eta Metropoli Fundazioan. Lehen argitalpen hori, gainera, honako hauei emango die Nafarroako Gobernuak: proiektua interesatzen zaien toki erakunde eta instituzioei; elkargo profesionalei; eta estatuko gainerako autonomia erkidegoetako etxebizitza, hirigintza eta lurralde antolamenduko arduradunei. 

Ekohirigintza 

Sarrigurengo Ekohirian 5.500 etxebizitza baino gehiago egongo dira azkenean, Ekohirigintza printzipioei jarraiki eraikiak. Printzipio horien arabera, natur ingurunea hiri ereduen euskarria da, eskualdeko landa guneen egitura zaindu egin behar da, arkitektura motak anizkunak izan behar dute eta hiri hondakinak modu arduratsuan gestionatu behar dira. Halaber, Ekohiriaren hirigintza diseinuak aintzat hartzen du hiri garraioa eta enplegu eta etxebizitza eremuen integrazioa. Europako Hirigileen Kontseiluaren iritziz, Ekohiriak “arrakasta handia izan du"; erakunde horrek Europako Hirigintza Sariak ematen ditu bi urtero.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Dossier Sarriguren

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa