(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 36 milioi emango ditu Krisiaren aurkako Plana finantzatzeko astelehena, 2009.eko ekainak 1

Besteak beste, laguntzak emango dira kontrataziorako, gizarteratzeko eta langabeentzako, Etxeko tresnetarako eta Autoetarako Renove Planetarako eta merkataritza sustatzeko


Krisiaren aurkako Plana

Gobernuak 36 milioi bideratu ditu Krisiaren aurkako Planera

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, 36.200.000 euroko gastua onartu du enplegua eta herritarrak babesteko neurriak finantzatzeko. Era berean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari (Nafarroako Enplegu Zerbitzua barne hartuta) neurri horiek behar den moduan garatzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiteko eskatu zaie.

Nafarroako Gobernuak abian jarritako neurriak hiru multzotan bildu daitezke: laguntza enpresei, enplegua sustatzea eta laguntza herritarrei.

Enpresei emandako laguntzan, enpresen likidezia errazteko ezarri diren neurriez gain, epe laburrean, “Gaur egungo ekonomia- eta finantza-krisian finantzaketa lortzea errazteko estatuko laguntza-neurriei aplikatzeko moduko aldi baterako esparrua” izenekoaren babesean, Europako Batzordeak Espainiako Erresumak proposatutako erregimena onetsi ondoren, enpresa-mundua indartzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartuko dira, krisi-egoera gainditzeko.

Enplegua sustatzearen arloan, jardun hauek sustatzen ari dira: laguntzak kontratazioa eta enpleguan egonkortasuna sustatzeko; langile desgaituen enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegu-zentro berezietan enpleguari eusteko laguntzak; laguntzak gizarteratze-zentroei; langabeak eta oinarrizko errenta jasotzen duten pertsonak kontratatzea sustatzeko laguntzak, interes orokorreko edo gizarte-intereseko lanak egiteko; gizarteratze-ibilbide pertsonalizatuetan parte hartzen duten langileentzako laguntzak; langabezia-prestazioa kobratzen ari diren edo agortu duten langabeentzako laguntzak titulu batekin egiaztatu ahal den prestakuntza jasotzeko, eta sistema bat egituratzea langileei dagozkien alokairuak eta kalte-ordainak FOGASAren aldetik osorik edo modu partzialean aurreratzeko.

Era berean, herritarrei laguntzeko, Etxeko tresnetarako Renove Plana garatzen ari da, etxeko tresna zaharren ordez tresna berriak eskuratzeko, eginkizun bera energia-efizientzia handiagoarekin egiteko. Planaren bidez, Nafarroa informazioaren eta teknologia berrien gizartean sartu nahi da, Unibertsitateko edo Goi mailako trebakuntza-zikloko lehen mailako ikasleei ordenagailu eramangarriak eskuratzea erraztuz. Lurreko telebista digitala epe laburrean orokortuko denez, Nafarroako familiei LTD eta guztiko tresnak erostea erraztu zaie.

Bestalde, Autoetarako Renove Planaren bidez antzinako autoen ordez gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erostea bultzatu nahi izan da, energia- aurrezkiari eta -efizientziari begira, baita berotegi-efektua eragiten duten gas-isurketak murrizteko ere. Bi fasetan egin da. Lehenengoan Foru Komunitatea aitzindaria izan da, eta bigarren fasean Estatuko Administrazio Orokorrak emandako laguntzak osatuko dira. Merkataritza sustatzeko neurriak ere talde honetakoak dira. Neurri horien bidez, toki-erakundeei emandako laguntzak indartuko dira merkataritza-ekipamenduak sortzeko eta ekitaldien antolaketa babestuko da merkataritza-sektorea eta zerbitzuen sektorea ETEen esparruan bultzatu ahal izateko.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa