(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilaria San Jorgen izan da prezioa tasatutako 48 etxebizitza emateko ekitaldian astelehena, 2009.eko ekainak 1

Nafarroako Gobernuak etxebizitza horietatik 34 ikus-onetsi ditu eta 155.872,04 euroko diru-laguntza eman du


Etxebizitzak emateko ekitaldia San Jorgen.

San Jorgen prezioa tasatutako 48 etxebizitza emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilari Carlos Esparza Saez eta Iruñako alkate Yolanda Barcina Angulo prezioa tasatutako 48 etxebizitzen giltzak emateko ekitaldian izan dira gaur. Etxebizitzak VINSAk sustatu ditu eta San Jorge etorbideko 7, 8, 9 eta 10 zenbakietan eta Juan Garcia Orcoyen doktorearen plazan daude.

Etxebizitza guztiak San Jorge etorbidearen ondoan daude, Iruñako Udalak sozietate publikoari 2005ean 1,5 milioi euroren truke emandako lursail batzuetan. Etxebizitzak 2007ko otsailean babestutako etxebizitzak sustatzeko egindako kanpainaren barruan daude. Kanpainaren arabera, Iruñako eskualdean 1.860 etxebizitza sustatu behar dira (1.055 prezioa tasatutakoak eta 805 erregimen orokorrekoak).

Orain arte 34 etxebizitza esleitu dira (guztira 58 titular daude), horietatik lau jendeari ostatu emateko gordetakoei (18) dagozkie. Izan ere, etxebizitzak gordetzen dira Iruñako Udalaren jardueretarako eta babes ofizialeko etxebizitzak Nafarroako Gobernuari saldu dizkien jendearentzako; izan ere, BOE batzuk ez dira egokiak, leku faltagatik, eta zenbait jendek prezioa tasatutako etxebizitza eskura dezake, errenta kontuan hartuta. 

Beste 25 etxebizitza dira gutxienez duela bi urte Iruñan erroldan sartutakoentzat. Eta beste bost legezko erreserbetarako: familia ugarientzako, minusbaliatuentzako eta genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimentzako. Esleipendunak ekaina bukaeran joan daitezke etxe berrietara bizitzera.


Kontseilaria eta alkatea gaur goizean izan dira han. Guztira hiru logelako 36 etxebizitza eta lau logelako 12 etxebizitza daude; guztiek garajea eta trastelekua dituzte (esleitutako etxebizitzen erdiak bi garaje dauzkate). Etxebizitzak 86,84 eta 116,04 metro koadro bitartekoak dira.

Etxebizitzen prezioari dagokionez, hiru logela, 86,90 metro koadro, garajea eta trastelekua dituztenek 155.271 euro balio dute (166.140 euro BEZ barne); Lau logela, 116,04 metro koadro, bi garaje eta trastelekua dituztenek, berriz, 220.695 euro (236.143,65 euro BEZ barne).

Erosleen familia diru-sarrera haztatuak dira Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (OAEAP) 0-7,167 halako; eta erosle guztien batezbesteko diru-sarrera da OAEAParen 2,941 halako (erosle baten kasuan 25.157 euro eta bikoteen kasuan 30.188 euro).

Nafarroako Gobernuak 155.872,04 euroko diru-laguntza eman du. Esleitutako 34 etxebizitzek, batez beste, 4.584,47 euro jaso dituzte. Diru-laguntzak jaso dituzten 27ak bakarrik kontuan hartuta batezbestekoa 5.773 eurokoa da (izan ere, zazpi etxebizitzak ez dute diru-laguntzarik jaso). Diru-laguntzak 3.105,42 eta 19.465,32 euro bitartekoak izan dira. Zehazki, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentuak 3.000-5.000 euro jarri ditu 16 etxebizitzarako, 5.000-10.000 euro beste 10 etxebizitzarako eta 20.000 euro etxebizitza baterako.

Etxebizitzak Runa Arquitectos SL enpresak diseinatu ditu eta Promotora Constructora Pedroarena SL enpresak eraiki ditu. Aparejadoreak izan dira Francisco Javier Jiménez Lázaro eta José Luis Sola Labari eta ingeniaritza lanak Urbanismo, Gestión e Ingeniería, SL (Urgein) enpresak egin ditu.

Esleitutako 34 etxebizitzek, batez beste, 4.584,47 euro jaso dituzte. Diru-laguntzak jaso dituzten 27ak bakarrik kontuan hartuta batezbestekoa 5.773 eurokoa da (izan ere, zazpi etxebizitzak ez dute diru-laguntzarik jaso). Diru-laguntzak 3.105,42 eta 19.465,32 euro bitartekoak izan dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa