(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Miguel Sanzek hitzarmen bat sinatu du Peruko Piura eskualdeko gobernuarekin, lotura historiko, kultural eta ekonomikoak sendotzeko astelehena, 2009.eko ekainak 1

Lehen proiektuaren helburua da eskualdeko agente garrantzitsuenei aholkularitza eskaintze, erkidegoko funts gehiago eskura ditzaten


Sanz eta Trelles, hitzarmena sinatzeko ekitaldian.

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Peruko Piura eskualdeko gobernuarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak eta Piurako Eskualde Gobernuko (Peru) Cesar Trelles Larak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur Iruñan. Hitzarmenaren helburua da bi alderdien intereseko diren jarduerak batera garatzea eta, era horretan, dauzkaten lotura historiko, kultural eta ekonomikoak sendotzea.

Hitzarmenak lau urte iraungo du eta hitzarmen espezifikoen bitartez garatuko da (lehena gaur sinatu dute). Hitzarmen espezifiko horiek medio zehaztuko dituzte jardueren finantzaketa, antolaketa eta egikaritzeko modua. Jarduerak arlo hauetan gauzatuko dituzte: Garapen ekonomikoa (nekazaritza, industria eta zerbitzuak); natur baliabideak, ingurumena eta ura; energia berriztagarriak; kultura; eta landa turismoa.

Gaur sinatu duten lehen hitzarmen espezifikoaren arabera, bi alderdiak elkarlanean hasiko dira tailerrak eta bisitak antolatuz. Tailer eta bisita horietan Foru Gobernuko adituek aholkularitza eskainiko diete Piurako agente garrantzitsuenei, erkidegoko funtsak hobeto lortzeko eta gestionatzeko, sei programa hauetan: Alfa III (Europar Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko elkarlana, goi mailako hezkuntza arloan), AL-INVEST IV (Europako eta Latinoamerikako ETEen arteko elkarlana), @LIS (informazioaren gizartearen alorreko elkarlana), URB-AL (sareak sortzeko eta jardunbide egokiak zabaltzeko hiri politiken alorrean), Eurosocial (Europako eta Latinoamerikako herri administrazioen arteko esperientzia trukea alor hauetan; hezkuntza, osasuna, justiziaren administrazioa, zergak eta enplegua) eta Eurosolar (energia berriztagarrien arloko lankidetza). 

Hitzarmenaren arabera, lankidetza honako jarduera hauek medio mamituko da: esperientziak trukatzea; elkar babestea, baliabideak hobeto lortzeko; informazioa, dokumentuak, argitalpenak, azterlan tekniko eta zientifikoak, eta aditu eta ikertzaileen zereginak trukatzea; agintari, erakunde eta instituzioek harremanak estutzea, dagozkien alorretan; eta enpresen eta erakunde ekonomikoen arteko harremana sustatzea. 

Hitzarmenaren helburuak eta jarduera programa betetzen direla bermatzeko batzorde instituzional bat jarriko da. Batzorde hori osatuko dute Nafarroako Gobernuko presidenteak, Piurako Eskualde Gobernuko buruak eta hitzarmena sinatu duten alderdietako ordezkari banak. Jarduera programaren proiektua batzorde tekniko batek egingo du. Batzorde horren zeregina izango da, halaber, proiektuaren egikaritzea kontrolatzea eta behar denean laguntza ematea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa