(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Leringo udaletxe berriaren eta udal gimnasioaren inaugurazioan izan da asteartea, 2009.eko ekainak 2

Nafarroako Gobernuak udaletxeko obretarako 214.979 euro jarri ditu eta gimnasioko obretarako 253.367 euro


Leringo udaletxea.

Leringo udaletxe berriaren inauguraziora bertaratu diren agintariak ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Lerinen izan da gaur goizean, udaletxe berriaren eta udal gimnasioaren inaugurazioan. Presidenteaz gain, ekitaldian izan dira Toki Administrazioko kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday; Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerentea, Javier Esparza Abaurrea; eta Marcelino Azcoiti alkatea.

Leringo udaletxea egokitzeko obrak egiteko 635.987 euro inbertitu dituzte. Zenbateko horretatik 214.979 euro Toki Administrazio departamentuak jarri ditu eta gainerakoa Leringo Udalak. Proiektuaren arduraduna Tomas Urmeneta arkitektoa izan da. Zehazki, udaletxeko estalkia eta fatxadak berritu dituzte eta barrualdea moldatu, espazioak beste era batera antolatuz eta instalazioak hobetuz (argia, iturriak eta igogailua); era horretan oztopo arkitektonikoak kendu dituzte. 

Udaletxeak 735 metro koadroko azalera eraikia dauka beheko solairuan eta lehen eta bigarren solairuetan. Beheko solairuan, sarbideez gain, gizarte ongizate arlorako, kultura koordinatzailearentzako, nekazaritza ganberarako eta biltegirako espazioak jarri dituzte. Lehen solairuan daude udalbatza aretoa, idazkaritzako eta alkatetzako bulegoa eta zerbitzuak, eta bilera gela bat. Azkenik, bigarren solairuan, bilera gela bat, taldeak biltzeko hiru areto eta artxiboa daude. 

Toki Administrazio departamentuak, gainera, linea elektrikoa jartzeko inbertsioaren %50 jarriko du (inbertsioa 263.590 eurokoa da). Gogoratu Lerinen hainbat inbertsio egin direla orain dela gutxi: udal igerilekuak berritu dira (150.303 euro inbertitu ziren eta departamentuak 135.151 euro jarri zituen) eta haurrentzako jolastokia jarri da.

Sanz presidentea, gimnasio berrira egin duen bisitan. ( irudia handitu )


Udal gimnasioa

Udal gimnasioari dagokionez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bitartez, 253.367 euro jarri ditu hobekuntza eta handitze obretarako eta oztopo arkitektonikoak kentzeko. Proiektua, guztira, 422.279 euro kostatu da. Inbertsioaren gainerakoa Leringo Udalak jarri du. 

Gimnasio guztia berritu da. Gimnasioa hiru eraikinek osatzen dute: frontoiak, frontoiari atxikitako eraikinak (taberna eta lokal bat daude) eta aparte dagoen beste eraikin batek. Zehazki, hiru eraikinak integratu dira, sarrera komun bat jarrita. Halaber, aldagela eta komon egokitu berriak jarri dituzte, baita hiru kirol areto ere (bi alboko eraikinean eta bestea frontoiko aldagela zaharretan). 
Gainera, frontoia konpondu eta hobetu dute, frontisa eta ezker pareta pintatu dituzte, estalkiko panel zeharrargiak eta babes sarea ondo jarri dituzte (behar zenetan berrituta) eta argi gehiago jarri dituzte. Orobat, instalazioetarako areto bat egin dute, ur beroa eta berokuntza sistema jartzeko. Alde horretatik, eguzki biltzaileak jarriko dituzte, energia aurrezteko. Azkenik, eraikinak barruan lotzeko igogailu bat jarri dute.

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa