(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioak 4,8 milioi euro inbertitu ditu toki erakundeak modernizatzeko eta kalitatea hobetzeko asteazkena, 2009.eko ekainak 3

Salanueva kontseilariak toki administrazio elektronikoari buruzko jardunaldi bat inauguratu du


Toki Administrazioak 4,8 milioi euro inbertitu ditu toki erakundeak modernizatzeko eta kalitatea hobetzeko.

Nafarroako Gobernuak, 2007tik 2009ra eta Toki Administrazioko departamentuaren bitartez, 4,8 milioi euro inbertitu ditu toki erakundeak modernizatzeko eta kalitatea hobetzeko. Hori adierazi du gaur Amelia Salanueva Murguialday kontseilariak toki administrazio elektronikoari buruzko jardunaldien inaugurazioan. Jardunaldia Baluarten egin da eta Telefonicak antolatu du, tokiko arduradun eta teknikariei, aholkulari juridikoei eta kontratazio arduradunei begira. Saiora ehun pertsona baino gehiago bertaratu dira, besteak beste alkateak, zinegotziak eta toki erakundeetako teknikariak. 

Jardunaldiari Iruñako Udaleko Teknologia Berrien zinegotziak, Fermín Alonsok, eman dio amaiera. Zinegotziaz gain parte hartu dute, baita ere, Telefonicak Nafarroan daukan zuzendariak, Roberto Mercerok; El Consultor erakundeko zuzendariak, Fernando Castro Abellak; ingeniari, zuzenbidean doktore eta ICAI-IDAEn zuzenbide informatikoko katedradun den Miguel Ángel Davara Rodríguezek; eta Telefonicak harreman korporatiboetarako estatuan daukan zuzendariak, Eusebio Bautista Revillak.
Kontseilariak esan du teknologia berriak administrazioan gehiago aplikatzen hasi beharra dagoela, izapideak arintzeko eta hiritarrei gerturatzeko, nahiz eta Nafarroaren maila ona izan. Amelia Salanuevak azaldu du 2007an eta 2008an Toki Administrazio departamentuak 2 milioi euroko diru-laguntzak eman zituela: 2007an tokiko 56 erakundek jaso zituzten laguntzak, 195 proiektu garatzeko; eta 2008an 109 erakundek, 379 proiektu aurrera eramateko.
Halaber, 2007tik 2009ra, Iruña, Tutera eta Antsoaingo Udalekin eta Animsa enpresa publikoarekin sinatutako hitzarmenen bitartez (enpresa toki erakundeek osatzen dute), departamentuak 2,8 milioi euro jarri ditu administrazioa modernizatzeko.
Foru Erkidegoko toki administrazioak teknologia berriak erabiltzen ditu, batez ere, gai hauetan: sinadura digitala, hiritarren txartelaren bidezko egiaztapenak (hiri garraioa ordaintzeko ere balio du), dagoeneko izapide elektronikoak egiten dituzten toki erakundeen web orriak eta hiritarren harremanetarako kanal zuzenak (012 telefono zenbakia, adibidez). Telefono zerbitzu horretara 123 toki erakunde daude atxikita, 300.000 biztanle inguru, beraz.
Alde horretatik, Antsoain, Iruña eta Tutera erreferentzi dira gainerako Udaletarako, informazio kioskoak erabiltzen dituztelako eta Udaletan gestioa berritu dutelako. Gauzak horrela, Nafarroa maila onean dago estatuan. Horren harian, Amelia Salanuevak nabarmendu du sektoreak, toki erakundeek eta Gobernuak ahalegin handia egin dutela ahal bezain beste inbertitzeko eta, ondorioz, Foru Erkidegoko igoera %30 baino handiagoa izan dela. Horrez gain, Interneten presente dauden erakunde nafarren kopuruak %45 egin du gora.
Orain, kontseilariak esandakoaren arabera, erronka nagusiak dira artxibo informatikoak garatzea eta izapide, faktura eta kontratu elektroniko gehiago egitea. Nafarroako Gobernua dagoeneko ari da horretan, baina toki erakundeak animatu behar dira. Bukatzeko, kontseilariak esan du laster jakingo direla Nafarroako toki erakundeen web zerrendaren emaitzak eta horrek aukera emango duela jakiteko ze alderdi hobetu behar diren. Gainera, toki erakundeek informazioaren teknologiaren alorrean dauzkaten ekipamendu eta zerbitzuen inbentarioa amaitzen ari dira. Behin inbentarioa amaitutakoan, proiektu premiazko eta interesgarrienak lehenetsi ahal izango dira. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa