(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ogasunak 151,5 milioi euro berreskuratu zituen iaz, zerga iruzurgileak harrapatzeko egindako lanari esker ostirala, 2009.eko ekainak 5

Zehazki, 2007an baino %17,3 gehiago berreskuratu da, honako bideak erabiliz: ikuskaritza, gestioa eta zerga bilketa


Nafarroako Ogasuneko bulegoak.

Nafarroako Zerga Ogasuneko bulegoak

Nafarroako Ogasunak 151,5 milioi euro berreskuratu zituen iaz, Zerga Iruzurraren Kontrako Planari esker. 2007an 129,2 milioi euro berreskuratu zituzten. Horrek esan nahi du urte batetik bestera %17,3 gehiago berreskuratu dela. Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak. Datuak azaltzeko ondoan izan du Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari gerentea, José Ignacio Pérez de Albéniz.

Miranda kontseilariak gogoratu du 2008an Zerga Iruzurraren Kontrako Plan zaharretik berrirako trantsizioa egin zela; plan berria, izan ere, 2008ko azaroan onartu zen. Plan berria Nafarroako Ogasunak sustatu zuen, honako hauen aholkuak jaso ondoren: Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, Merkataritza Ganbera, sindikatuak, Herriaren Defendatzailea eta zerga aholkulariak.

Planean berritu dira, batik bat, zerbitzuen, teknologia aplikatuaren eta ikerketaren alorrak. Gauzak horrela, 303 jarduera egin dira zergadunen asistentzia eta zerbitzuak hobetzeko eta zerga kontrola handitzeko.

Dirua berreskuratzeko bideak: Ikuskaritza, gestioa eta zerga bilketa


Gaur goizean azaldu dutenaren arabera, Nafarroako Ogasunak hiru bitarteko erabili ditu aipatu 151,5 milioiak berreskuratzeko: ikuskaritza (gaur egun 34 ikuskari daude), gestio arrunta eta zerga bilketa. Zehazki, 2.119 ikuskaritza jarduera egin dituzte eta lan horri esker 40,6 milioi euro berreskuratu dira, 2007an baino %29 gehiago; 2007an 2.032 jarduerarekin 31,4 milioi euro berreskuratu zituzten. Zerga iruzur handienak arlo hauetan egin dira: merkataritza (9,2 milioi euro), sukaldaritza eta ostatua (9,1 milioi euro), eraikuntza eta higiezinen enpresak (7,4 milioi euro) eta 500 euroko billeteekin egindako eragiketak (1,07 milioi euro). Alde horretatik, iruzur gehien egin dira sozietateen gaineko zergan (19,3 milioi), BEZen (8,9 milioi) eta PFEZen (8,3 milioi). 

Gestio arruntari dagokionez, Nafarroako Ogasunak 28.282 jarduerekin 83,9 milioi euro berreskuratu ditu (batik bat aitorpenak berrikusita), 2007an baino %17,7 gehiago; 2007an 25.704 jarduerekin 71,3 milioi euro berreskuratu zituzten. Zehazki, zerga hauetan izan zen iruzur gehien: BEZ (54,4 milioi euro), PFEZ (9,3 milioi euro), sozietateen gaineko zerga (7,3 milioi euro), ondare eskualdaketen gaineko zerga (3,9 milioi euro) eta beste zerga batzuk (2,6 milioi euro). 

Azkenik, zerga bilketari esker, hau da, ordaindu gabeko zergak kobratuz, Nafarroako Ogasunak 20 milioi euro berreskuratu ditu, 2007an baino %3,6 gutxiago; 2007an 20,7 milioi euro berreskuratu zituzten. 

Gainera, Nafarroako Ogasunak 3 zerga delitu antzeman zituen iaz, EBko beste herrialdeekin egindako ibilgailu salerosketetako BEZaren eta 500 euroko billeteen ingurukoak. Horri esker 7 milioi euro berreskuratu ditu, 2007an baino %23 gehiago; 2007an 5,6 milioi euro berreskuratu zituzten. Alde horretatik, gogoratu zerga delituak direla 120.000 euro baino gehiagoko iruzurrak; betiere, urte betean eta zerga berean egindakoak behar dute izan eta dolua ezinbestekoa da (doluak esan nahi du delituak edo jarduera zigorgarriak nahita egitea).
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa