(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.963 proiektu aurkeztu dira 2009-2012 Toki Inbertsioen Planera ostirala, 2009.eko ekainak 5

Toki Administrazio Departamentuak hilabete honen erdialdean lanen hasierako proposamena onestea aurreikusi du


Nafarroako hirurehun eta hirurogeita sei toki entitatek 1.963 proiektu aurkeztu dituzte 2009-2012 Inbertsio Planean. Plan horrek 233,3 milioi euro ditu lau urte horietarako. Une honetan, Toki Administrazio Departamentuko teknikariak eskaerak aztertzen ari dira ekainaren erdialdean planeko lehen proiektua eginda egon dadin.
1.963 proiektu berriek, toki programazioko eta zeharbideetako jardunei dagozkienek, 430 milioi euroko inbertsioa eskatzen dute. Kopuru horretatik %70 Departamentuak jarriko luke, baina guztiak ezin dira jaso. Horrez gain, 430 milioi horiei Departamentuak aurreikusitako beste 77 milioi euro gehitu behar zaizkie hornikuntza-, saneamendu- eta arazketa-plan artezkarietara eta hiri-hondakinen planetara (tratamendua eta bilketa) bildutako proiektuak egiteko. Horiek guztiek Nafarroako toki desberdinetan onurak eragingo dituzte. 

Dakigunez, Departamentuak hilabete luzatu zuen foru-plan honetarako eskaerak egiteko epea, toki entitateek Udal Inbertsioko Estatu Funtsean sartzeko izapideak errazago egin ahal izateko. Ministerioak joan den azaroan egindako deialdiak bat egiten zuen aurretik departamentuak ezarrita zuen aurkezpen-epearen lehenengo hilabetearekin.

Foru Inbertsioen Planari eskatutako jardunak zolatze-obrak eta hornikuntza- eta saneamendu-sareak, argiteria publikoa eta udal eraikinak berritzeko obrak dira, baita toki errepideei, hilerriei eta zeharbideei lotutako obrak ere. Oinarrizko azpiegitura-lanak dira, udalen eta kontzejuen eskumenekoak.
Aurkeztutako eskaeretatik (batzuetan proiektu bat baino gehiago dago eskaera berean), 1.105 217 udalek egin dituzte, 426 142 kontzejuk, 205 6 mankomunitatek eta 1 zerbitzuen talde batek. Aurreko Toki Azpiegituren Planak, 2005-2008, 216,4 milioi euro zituen, eta horretara 1.852 proiektu aurkeztu ziren; %82 jaso egin ziren.
Bestalde, Toki Administrazio Departamentuak, 2009-2012 Inbertsio Planean erabaki askeko partida sartu zuen lehenengoz: 40 milioi euro lau urteetarako. Partida horretarako 21 eskaera jaso dira inbertsioetara bideratuta, eta 5 zorra finantzatzeko. Orain arte eskatutako kopurua 1,1 milioi eurokoa da.
Dakigunez, partida honetako 40 milioi euro udalen eta kontzejuen artean banatu ziren. Entitate bakoitzak badaki zer kopuru egokitzen zaion, eta kasuan kasuko zifra egoki ikusten duenean eska dezake, plana indarrean dagoen lau urteetan. Kopuru hori inbertsiorako edo inbertsioaren ondorioz izandako zorrak finantzatzeko erabil dezake.
Toki programazioko eskaerak berrikusten direnean, ekainaren erdialdean, Inbertsio Planaren lehenengo proiektua gauzatuta egon daiteke. Jendaurreko informaziorako aldia egongo da eta, beraz, irailaren erdialdean behin betiko proiektua onetsi daiteke. Ordutik aurrera, toki entitateek hiru hilabete izango dituzte proiektuak aurkezteko. 




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa