(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ezkabako gotorlekuko bisita gidatuak bihar, larunbata, hasiko dira ostirala, 2009.eko ekainak 5

Asteburu honetan eta hurrengoan ez dago tokirik, baina ekainaren 20, 21, 27 eta 28an bai


Ezkabako gotorlekua goitik ikusita

Ezkabako gotorlekuko bisitak bihar, larunbata, hasiko dira. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Ezkabako gotorlekuan antolatu dituen bisita gidatuak bihar, larunbata, hasiko dira. Ekimena ekaineko lau asteburuetan egingo da, larunbatetan goizez eta arratsaldez eta igandeetan goizez bakarrik. .

Dagoeneko 350 pertsona inguruk izena eman dute. Hori dela eta, asteburu honetan eta hurrengoan ez dago tokirik. Hala ere, ekainaren 20, 21, 27 eta 28an oraindik lekua dago. Interesdunek 948 273 054 telefono-zenbakira deitu dezakete datorren ekainaren 26ra arte, astelehenetik ostiralera, 15.30etik 18etara. 

Larunbatetan bost bisita gidatu egingo dira (10etan, 11.30ean eta 13etan hasita goizez, eta 16.30ean eta 18etan hasita arratsaldez), eta igandeetan hiru (goizez bakarrik, 10etan, 11.30ean eta 13etan). 

Bisiten iraupena 60 minutukoa izango da gutxi gorabehera. Bi gidarik bertaratuei gotorleku militarraren ezaugarriak eta aretoak erakutsiko dizkiete, besteak beste, barruko hobiak, artilleria-instalazioak, biltegia, kantina, garbitegiak eta barruko tunelak. Horrez gain, ibilbidean, bisitariak begiratoki batera iritsiko dira, eta bertatik Iruñerri osoa ikusi ahal izango dute.

Ekimena Nafarroako Gobernuak eta Defentsa Ministerioak trebakuntza-, kultura- eta gizarte-jarduerak egiteko sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da. Hitzarmen horren helburua segurtasunarekin, bakearekin, defentsarekin eta Indar Armatuen eginkizunarekin lotutako gaien ezagutza eta zabalkundea hobetzea da, nazioarteko elkartasunaren esparruan, baita Nafarroan kokatutako ondare historiko higigarriak eta higiezinak ezagutaraztea eta berreskuratzen laguntzea ere.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa