(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren urtean Iruñan Biospain egingo da, sektore bioteknologikoko enpresak biltzen dituen kongresua astelehena, 2009.eko ekainak 8

Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bitartez, eta Asebiok gaur eguerdian lankidetza-hitzarmena sinatu dute


Sodenaren eta Asebioren arteko hitzarmen-sinadura

Roig kontseilaria eta José María Fernández Sousa hitzarmena sinatu eta gero. ( irudia handitu )

José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak, Sociedad de Desarrollo de Navarra, SA (Sodena) sozietatea ordezkatuz, eta José María Fernández Sousa Asociación Española de Bioempresas (Asebio) Elkarteko eta Zeltia taldeko Administrazio Kontseiluko presidenteak gaur goizean lankidetza-hitzarmena sinatu dute datorren urtean Iruñan Biospain 2010 egiteko. Azoka horren helburua sektore bioteknologikoko eragile guztien artean ezagutzak, ideiak eta esperientziak trukatzeko foroa eta negozio-plataforma sortzea da, nazioarteko proiekzioa duten teknologia-transferentziako jardunaldi paraleloen bidez.

Hitzarmena sinatu eta gero, Roig kontseilariak eskerrak eman dizkio Asebioko presidenteari Sodenan jarritako konfiantzarengatik, eta 2010eko udazkenean Iruña bioteknologiaren Espainiako hiriburua bihurtuko dela nabarmendu du.

Era berean, Gobernuaren borondatea Nafarroa erreferentziako bioeskualdea bihurtzea dela azpimarratu du, eta bioteknologiaren aldeko apustua egiten dela dinamismo ekonomikoa sortzen duen osagaia delako eta aberastasuna sortzen duelako enplegua eta berrikuntza bultzatuta. 

Lankidetza-hitzarmenean sinatutakoaren arabera, Asebiok proiektua oro har kudeatuko du, eta enpresak eta babesleak zuzenean erakarriko ditu. Bestalde, Sodenak bere bitartekoekin babesle publiko zein pribatuak bilatzeko konpromisoa hartu du, ekitaldia antolatzeko zuzkidura ekonomikoa handitzeko, eta Asebiori lagunduko dio ekipamendu- eta azpiegitura-gaietan tokiko agintariekin negoziazioak egiten. Era berean, ekitaldiaren antolaketari eta ekitaldiari berari buruzko publizitatea egiteko konpromisoa hartu du, eta azokaren eskura koordinatzaile bat jarriko du, 2009ko uztailetik 2010eko azarora, Sodenaren aldetik solaskidea izan dadin.

 
Biospain sektore bioteknologikoko gorengo ekitaldia da. 2008ko edizioan egunero 1.400 pertsona baino gehiago hartu zituen, eta 140 erakusketari izan zituen. Kongresu eta azoka hau antolatuta, Asebiok Espainiako enpresak nazioartean zabaltzen laguntzen du, eta Nafarroaren eta Espainiaren gaur egungo eta etorkizuneko gaitasun teknologikoak zabaltzen laguntzen du. 

Nazioarteko ekitaldi hau bi urterik behin antolatzen da, eta 2010eko irailerako aurreikusita dago. Iruñak Espainiako beste hiri batzuen hautagaitzak gainditu ditu. Biospain 2010 ekitaldiaren batzorde antolatzaileak modu positiboan baloratu du Foru Komunitateko jarduera bioteknologikoa, Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuak adierazitakoari jarraituz. Era berean, Departamentu horren esanetan, erabakigarriak izan dira Baluartek eskaintzen dituen azoka-erakusketarako aukerak eta aretoak; izan ere, ekitaldi horrek gutxienez zortzi areto beharko ditu saio desberdinak egiteko, hala nola hitzaldiak, aurkezpenak, showroomak eta jardunaldi teknikoak.

Oraingoan, Biospain ekitaldiko antolatzaileen esanetan, oso garrantzitsua da ekitaldiari nazioartean entzute handia ematea. Berrikuntza, Enpresa eta Lan Departamentuaren ustez, “Foru Komunitateak Nafarroa eskualde bioteknologiko eztabaidaezin eta nazioko erreferente moduan sendotzeko egiten ari den apustuaren beste adibide bat da, eta aukera ezin hobea da gaur egun Nafarroan errealitate bat osatzen duten eta sektore honetara bideratuta dauden eragile guztiak –enpresak, zentro teknologikoa keta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta Nafarroako osasun-sistema bera- ezagutarazteko eta mota honetako ekitaldi batean sustatu ahal izateko”.

Sodenak bioteknologiaren alde egindako apustua 90eko hamarkadakoa da. Gaur egun hogeita hamar milioi euro baino gehiago konprometituta ditu Foru Komunitatean, sektore honetako hamar enpresarentzat.

Gaur egun, Nafarroan farmako batek beharko lituzkeen fase guztiak egiteko ikerketa-baliabideak eta baliabide zientifiko-teknologiko eta enpresarialak ditu (guztira 600 pertsona baino gehiago sektore bioteknologikoarekin eta biofarmazeutikoarekin lotuta), farmakoa aurkitzea, fase aurreklinikoa eta klinikoa, fabrikazioa eta merkaturatzea barne hartuta. Izatez Nafarroan bioteknologiara eta osasun-sektorera bideratutako hamar enpresa pribatu baino gehiago daude, besteak beste Cinfa, generikoen lider nazionala; Cima-Digna proiektua, berrogei patenterekin baino gehiagorekin; 3P Biopharmaceuticals, Espainian saiakuntza klinikoak egiteko dagoen proteinen fabrika bakarra; Idifarma; OjerPharma, eta Acitvery.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa