(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 50 milioi euro bideratu ditu Nafarroan kokatutako enpresa handientzako bermeetarako astelehena, 2009.eko ekainak 8

Neurri hau Sodenaren bitartez aplikatuko da, Krisiaren aurkako Planera bilduta dago eta proiektu berrietarako edo zirkulatzailerako kredituak eskuratzea errazten du


Industria-poligonoa

Industria-poligonoa.

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietate publikoari baimena eman dio aurten Nafarroan kokatutako enpresa multinazionalei guztira 50 milioi euro emateko, Foru Gobernuak krisiari aurka egiteko abian jarritako neurrien barruan.

Neurri hau enpresa multinazionalen industria-proiektu berrietarako inbertsio-eragiketetara bideratuta dago edo enpresa horien egoera sendotu nahi da zirkulatzaile-beharrizanei erreparatuz edo horien zorra birnegoziatuz, betiere, enpresa bideragarriak eta errentagarriak badira, eta behar den besteko bermeekin. Horrez gain, Nafarroako enpresen inbertsio-proiektuetatik edo enpresa horiek nazioartekotzetik eratorritako eragiketei ere bermea eman ahal izango zaie. 

Berme hauen hartzaileak atzerriko kapitala edo nazioko kapitala izan arren ekoizpen-zentroak Nafarroan dituzten enpresak izango dira, betiere, bi urteko antzinatasuna edo handiagoa badute, berandutza edo krisi egoeran ez badaude eta 100 langile edo gehiago badituzte.

Kontzeptu hauek jaso dezakete bermea: milioi 1 euroko kreditutik gorako inbertsioak (kasu honetan, gehienez %80k jasoko du bermea), zirkulatzaile-beharrizanak edo 2 milioi eurotik gorako zorraren birnegoziazioa (kasu honetan ere gehienez %80k jasoko du bermea) edo finantzaketa behar duten enpresen nazioartekotze-eragiketak (gehienez ere %25). Kasu guztietan, bermearen muga 10 milioi euro da enpresa bakoitzeko, eta konpainiek Sodenan bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu behar dute eta konpromisoak ezarri behar dituzte inbertsioari, salmentei eta enpleguari dagokienez, baita produktibitatea hobetzeko eta enpleguari eusteko ere.

Nazioartekotze-eragiketetan, Nafarroako enpresek ekoizpen-zentroak atzerrian ireki edo hedatu behar dituzte, baina ez dira deslokalizazio-prozesuak izan behar, eta eragiketa horren bidez enpresa Nafarroan errotzen lagundu behar da.

Bermeen indarraldia ildoa agortu artekoa izango da (50 milioi euro) eta eskaerak 2009ko abenduaren 31a baino lehen aurkeztu behar dira. 

Berme horiek ez dira bateragarriak Gobernuak Nafincoren bidez likidezia, enpresa-inbertsioa eta etxebizitza sustatzeko programarako izapidetutako bermeekin.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa