(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 275.000 euro jarriko ditu saharar herriari laguntza humanitarioa eskaintzeko proiektuetarako asteartea, 2009.eko ekainak 9

Diru-laguntzak izango dira elikagai premiazkoenak erosteko eta erositako lekutik errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko


Haur sahararrei harrera Nafarroako Jauregian, 2008an.

Haur sahararrei harrera Nafarroako Jauregian, 2008an. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentuaren bitartez, 275.000 euro jarriko ditu aurten, saharar herriari laguntza humanitarioa eskaintzeko proiektuak diruz laguntzeko. Maria Isabel Garcia Malo kontseilariaren foru agindu batean jaso dute hori; agindua orain dela gutxi argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 

Zehazki, laguntzak izango dira premiazko elikagaiak erosteko eta erositako lekutik errefuxiatuen kanpamentuetara eramateko.

Diru-laguntzak eska ditzakete Nafarroako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKE), baldintza hauek betetzen badituzte: izaera pribatuko pertsona juridikoak izatea, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziako GGKEen erregistroan izena emanda egotea eta, azkenik, gizarte egoitza Foru Erkidegoan edukitzea.

Eskariak ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusian (Gonzalez Tablas kalea z/g, 31002, Iruña) edo legeriak ezarritako lekuetan.
Foru Erkidegoak 2002. urtetik sustatzen du Tindoufeko (Aljeria) kanpamentuetako sahararrei laguntza humanitarioa eskaintzea, daukaten elikagai falta arintze aldera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa