(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko printze-printzesak 2009ko Vianako Printzea Saria Agustín González García de Aciluri emateko ekitaldiaren buru izan dira Leiren asteartea, 2009.eko ekainak 9

Saria eman ondoren, Nafarroako errege-erreginei ohiko omenaldia egin zaie


Vianako Printzea Saria

Asturiasko eta Vianako printze-printzesak saridunarekin ( irudia handitu )

Filipe eta Letizia Asturiasko eta Vianako printze-printzesak Leireko San Salbador Monasterioan egon dira gaur Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Agustín González García de Acilu konpositoreari emateko eta Nafarroako errege-erreginei omenaldia egiteko. Ekitaldietan 150 pertsona egon dira guztira, Foru Komunitateko agintariak eta ordezkariak, saridunaren familiakoak eta lagunak eta bertaratu diren beste batzuk.

Leireko Monasteriora helikopteroan iritsi ondoren, printzeak eta printzesak Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentearen eta Ángeles González-Sinde Kultura ministroaren agurra jaso dute. Miriam Rojano Goñi 12 urteko Esako neskatoak lore-sorta eman dio Letizia printzesari.

Ondoren, Sanz presidenteak Foru Komunitateko agintariak aurkeztu dizkie, hala nola Nafarroako Parlamentuko presidentea, Gobernuaren ordezkaria Foru Komunitatean, Esako alkatea eta presidenteordeak eta kontseilariak, agurtzeko ilaran jarri direnak. Metro batzuk aurrerago, elizaren absideen aurrean, Francisco Pérez González Iruñako artzapezpikuak eta Tuterako apezpikuak, Juan Manuel Apesteguía Leireko abade mitradunak eta Augusto Pascual eta Luis Pérez abade dimisionarioak agurtu dituzte. 

11.30 aldera, Kulturaren “Vianako Printzea” Saria Agustín González García de Aciluri emateko ekitaldia hasi da. Ekitaldia Ostatu Patioan egin da, eta printze-printzesak kriptako igarobidetik iritsi dira bertara. Printze-printzesak iritsi direnean, Nafarroako Gobernuko Tronpeta eta Tinbalen Bandak Estatuko ereserkia eta Nafarroako ereserkia interpretatu ditu. 

Vianako Printzea Saria emateko ekitaldia

Leireko San Salbador Monasterioko Ostatu Patioaren ikuspegi orokorra 2009ko Vianako Printzea Saria emateko ekitaldian. ( irudia handitu )

Ondoren, Nafarroako Gobernuko presidenteak hitz batzuk esan ditu, eta musika-pieza baten ostean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusiak saria emateko Foru Dekretua irakurri du.

Jarraian, Asturiasko eta Vianako printzeak Agustín González García de Aciluri sariaren diploma eman dio, eta ondoren, saridunak eskerrak emateko hitz batzuk esan ditu. Musika-pieza bat entzun ondoren, Filipe printzeak bertaratuei hitz egin die.

Ekitaldian, Altsasuko Erkudengo Ama abesbatzak Rachmaninoven “Bogoritse” abesti errusiarra, “Baratze bat” herrikoia eta duela gutxi hil den Mario Benedetti Uruguaiko poetaren “Te quiero” poemako testuarekin beste ahots-pieza bat interpretatu ditu.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Biografía de Agustín González García de Acilu
Relación de Premiados
Discurso de Miguel Sanz
Discurso de Agustín González García de Acilu
Discurso de S.A.R. el Príncipe don Felipe 

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa