(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sinatu dute “Hurbildu IKTetar@” programa 2009an egiteko hitzarmena asteartea, 2009.eko ekainak 9

Parte hartzen duten erakundeek batik bat adinekoentzako eta landa eremuko emakumeentzako prestakuntza jarduerak antolatuko dituzte


Hurbildu IKTetar@ 2009

“Hurbildu IKTetar@” programaren 2009ko hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Gaur goizean sinatu dute “Hurbildu IKTetar@” programarako diru-laguntzak arautzeko hitzarmena Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari José María Roig Aldasorok eta erakunde hauetako ordezkariek: Cederna-Garalur, Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa, Nafarroa Erdialdeko Garapen Partzuergoa, Teder, Nafarroako Erribera Garatzeko Estrategien Partzuergoa eta Dedalo Fundazioa.

“Hurbildu IKTetar@” programaren barruan prestakuntza jarduerak antolatzen dira, batik bat adinekoentzat eta emakumezkoentzat. Helburua da bazterkeria digitala prebenitzea Foru Erkidego osoan, batik bat landa eremuetan.

Hona hemen 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra “Hurbildu IKTetar@” programan egingo diren jarduerak:
• Hastapen ikastaroak. Segidako bi astetan egingo dira, guztira 25 ordu (egunero bi ordu eta erdi, batez beste).
• Hastapen ikastaroak, garraioarekin. Hastapen ikastaroen modukoak izango dira. Gutxienez bost pertsona eraman beharko dira bizi diren lekutik eskolak ematen diren lekura.
• Hastapen ikastaroak herri txikietan. Ikastaro horiek aurrekoen moduko egitura edukiko dute eta izango dira 300 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako toki erakundeentzat.
• Tailer praktikoak. Hamar ordu iraungo dute eta aste batean egingo dira, egunean bi orduko eskoletan.
• Tailer praktikoak, garraioarekin. Tailer praktiko arrunten modukoak izango dira. Gutxienez bost pertsona eraman beharko dira bizi diren lekutik eskolak ematen diren lekura.
• Programaren helburuak lortzeko egokiak diren beste prestakuntza ikastaro batzuk eta IKTak hedatzeko beste jarduera batzuk. 

Oro har, taldeak zortzi eta hamabost ikasle artekoak izango dira. Ikasle kopurua ezartzeko kontuan hartuko dira lokaleko azpiegiturak eta ekipamendua. Salbuespen gisa, biztanle gutxiko herrietako toki erakundeetan ikastaroak antolatze aldera, 300 biztanle baino gutxiagoko herrietan bost kidetik gorako taldeak onartuko dira.

Prestakuntza jarduera bateko ikasleek kolektibo berekoak izan behar dute. Hala ere, salbuespen gisa eta beharrezkoa iritziz gero, adinekoak eta emakumezkoak nahastu ahal izango dira.

Hona hemen 2009an erakunde bakoitzak emango dituen ikastaroak (aurreikuspenak dira): Cederna-Garalur elkarteak (Nafarroa Iparraldea), 26 hastapen ikastaro, 12 tailer praktiko, 22 hastapen ikastaro garraioarekin eta 10 tailer praktiko garraioarekin; Gurutze Gorriak (Nafarroa Ipar-mendebaldea, Iruña eta Iruñako eskualdea), 82 hastapen ikastaro eta 82 tailer praktiko; Gaztelan Fundazioak (Iruña eta Iruñako eskualdea) 39 hastapen ikastaro eta 19 tailer praktiko; Nafarroa Erdialdeko Garapen Partzuergoak 16 hastapen ikastaro eta 16 tailer praktiko; Teder elkarteak (Lizarreria) 21 hastapen ikastaro eta 4 tailer praktiko; Eder Partzuergoak (Erribera) 34 hastapen ikastaro eta 62 tailer praktiko; eta Dedalo Fundazioak (Erribera 2) 36 hastapen ikastaro eta 36 tailer praktiko.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuak gauzatzen diren jardueretarako honako diru-laguntza hauek emango ditu: hastapen ikastaroetarako gehienez 1.050 euro, tailer praktikoetarako gehienez 600 euro, garraiodun hastapen ikastaroetarako gehienez 1.650 euro eta garraiodun tailer praktikoetarako gehienez 900 euro. Hastapen ikastaroak egiten badira 300 biztanle baino gutxiagoko herrietan eta, ezinbestean, satelite bidez, 1.500 euro jasoko dituzte.

Diru-laguntzak honako hauek ordaintzeko izango dira: irakasleen ordainsaria, eskolen prestakuntza, ikasleentzako istripu asegurua, ikasleak erakartzeko eta publizitaterako gastuak, baliabide material eta didaktikoak, instalazioen eta tresneriaren errenta edo amortizazioa, energia, komunikazioak, lokalen mantentze-lana eta gastu orokorrak. Horrez gain, gastu guztien %10 nekez justifika daitezkeen gastutzat hartu ahal izango da. 
Dokumentazioa:
Alumnos y cursos 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa