(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamendurako Planak (LAP) jendaurreko informaziora aterako dira ekainaren 22an asteazkena, 2009.eko ekainak 10

250 gizarte-, ekonomia- eta udal-eragile baino gehiago izan dira Baluarten Esparza kontseilariak inauguratu duen aurkezpen-jardunaldian


El consejero inaugura la jornada

Esparza kontseilariak LAPen aurkezpen-jardunaldia inauguratu du. ( irudia handitu )

Carlos Esparza Saez Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak inauguratu du Lurralde Antolamenduko Planak (LAP) barnebiltzen dituzten bost proiekturen aurkezpen-jardunaldia; izaera estrategikoa duten dokumentuak dira, beren lurralde homogeneotasunak ezaugarritzen dituen esparruen –Foru Erkidegoa osatzen dutenak– garapenerako jarraibideak zehazten dituztenak. Foru Erkidegoa honako esparru hauetan banatzen da: Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Erdigunea (Iruñako Eskualdea), Erdialdeko Eremuak eta Ebro Ardatza. Bost LAPak jendaurreko informaziora aterako dira ekainaren 22tik urriaren 15era eta indarrean sartu ahal izateko Nafarroako Gobernuak onartu beharko ditu.

Lurralde Garapena eta Kohesioa Nafarroan jardunaldira, Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioan ospatu dena, LAPen egintza-prozesuan parte hartu duten 250 lagun inguru hurbildu dira, horien artean, Nafarroako Gobernuko hainbat sailetako ordezkariak eta, baita, tokiko erakunde, federazio eta garapenerako partzuergoetako ordezkariak eta ekonomia- eta gizarte-eragileak ere.

Horri dagokionez, Esparza kontseilariak LAPen egite-prozesua ezaugarritu duen “bizitasunak”, oro har, “Nafarroako gizartea proiektu horrekin ilusionatzea lortuko duela” eta, ahalegin horrekin, “gizarte-artikulazioa eta lurralde-antolamendua” erdiesteko itxaropena duela azpimarratu du inaugurazioan.

“Eskuartean dugun saiakera gure etorkizuna planifikatzeko oinarriak finkatzean datza; horretarako, Lurraldearen Kultura Berria hartuko dugu abiapuntutzat, Europar Batasunetik bideratuta eta erraztuta datorren kultura, gizarte- eta ekonomia-garapen orekatua lortzea helburu duena baina, horregatik, eskualde-nortasunari uko egin gabe, Europako kohesioaren balio ukiezina baita” esan du kontseilariak. LAPak urrats berri bat direla Europar Batasunak bideratutako lurraldearen kultura berri horretarako bidean eta “Nafarroan, gure garapenerako proiektu estrategikoetan, esaterako, 2012 Planean edo Moderna Planean, lortutako lankidetzan eta parte-hartzean dutela isla” berretsi du. Ildo horretatik, lurralde-aniztasunean garapenerako aukera ikusten dute Europako instantziek eta krisi-garaian lurralde-antolamenduak izango duen funtzioa eztabaidatzen da.

Aurkezpenean izan dira ere, Jesus Maria Garcia Anton, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko presidentea, eta Jesus Javier Ascunce Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko zuzendari nagusia.

Paisaia, lurraldea eta berrikuntza

LAPen bost proiektuak mahai berezituetan aurkezteaz gain, horiei dagozkien jarraipen-batzordeen txostenak formalizatzeko aukera ere emango du Jardunaldiak; aurretik, ordea, alegazioak egiteko prozesua irekiko da.


Jardunaldiaren beste helburuetako bat lurralde-antolamenduko gaiei buruz eztabaidatzea da; helburu horretarako, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dira. Horrela, egintzen programaren baitan, Fundación Metrópoli Fundazioko arkitektoa eta presidentea den Alfonso Vegara-ren “Lurraldea Berrikuntzaren Ekosistema gisa” hitzaldia eta Jose Antonio Marcen Zunzarren, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolakuntza eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendariaren, “Lurralde Garapena eta Kohesioa Nafarroan” hitzaldia daude aurreikusita; eta, baita, “Nafarroaren Paisaia-Plan baterantz” gaiari buruzko mahai-inguru bat ere. Mahai-inguru horretan, beste Autonomia Erkidegoek izandako esperientziak aztertuko dira, bereziki, Aragoiko Gobernuak ekin dion paisaien politika berria aztertuko da Nafarroako Gobernuaren Kultur Turismoko Planarekin batera, paisaia-integraziorako eta Lurralde-Kudeaketarako eta -Kohesiorako aukera gisa ulertuko dena. Bertan izango dira Luis Cancer Pomar, Aragoiko Gobernuko Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia eta Fermin Villanueva, Nafarroako Gobernuko Antolamendu eta Produktu Turistikoen Garapen Zerbitzuko zuzendaria. Halaber, LAPek Nafarroako lurralde-garapenean duten eraginari buruz ere eztabaidatuko da Juan Jose Pons Izquierdo jauna, Nafarroako Unibertsitateko Geografiako irakaslea, eta Aldert de Vries, Nafarroako Lurralde Behatokiko koordinatzaile zientifikoa bertan izango direla.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa