(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 60 gaztek baino gehiagok “Nafarroa Bekak” eskuratzeko eskaera aurkeztu dute osteguna, 2009.eko ekainak 11

Laguntzen lehenengo deialdi hau datozen asteetan ebatziko da, eta bekak emateko ekitaldia ekainaren amaieran egingo da


UPNAko liburutegia.

60 neska-mutilek baino gehiagok eskatu dituzte “Nafarroa Bekak”.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Nafarroako gazteen 60 eskaera baino gehiago jaso ditu 2009ko deialdian “Nafarroa Bekak” lortzeko. Eskaerak aurkezteko epea joan den ekainaren 1ean amaitu zen. Laguntza horien bidez, master programak finantzatuko dira atzerrian. Erabakia datozen asteetan hartuko da, eta horretarako hautatze-batzordeak bilera bat egingo du. Bekak emateko ekitaldia hilabete honen amaieran egingo da.

Sexuen arabera, bekak 35 emakumek eta 25 gizonek eskatu dituzte, eta masterra egiteko gehien eskatu diren herrialdeak Erresuma Batua (eskaeren %20) eta Estatu Batuak izan dira, eta ondoren, Frantzia eta Alemania. Titulazioei erreparatuz gero, 14 eskaera LADE eta Ekonomiakoak dira, 13 ingeniaritzako adar desberdinetakoak, eta gainerako 5 zuzenbidekoak.

Bildutako datuen arabera, eskatzailearen batez besteko profila hau dela esan daiteke: 24 urteko emakumea, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatua (LADE), Erresuma Batuan ikasteko Nafarroako Gobernuaren laguntza eskatzen duena.

Unibertsitate hauek eskatu dituzte gehien: London School of Economics, Berkeley Unibertsitatea (Kalifornia), Columbia Unibertsitatea (New York), Georgetown Unibertsitatea (Washington), Massachussets Institute of Technology (MIT), Université de Lausanne (Suitza) eta Europako Ikastetxea (Brujas, Belgika).


Gogoan izan behar da 2009ko “Nafarroa Bekak” Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nazioarteko Proiekzioko Zerbitzuak kudeatzen dituela, Foru Komunitateko lizentziatu gazteek nazioartean ospea duten unibertsitateetan master programak egin ditzaten. Laguntzak emateko, eskatzaileak unibertsitatean onartu behar dituzte. Aurten 20 laguntza emango dira guztira, eta aurreikuspenen arabera, 2010ean 30 izango dira, 2011n 40 eta 2012tik aurrera 50.

Beka horietako bat lortuz gero, ikasleek 40.000 euroraino jaso ditzakete ikasturte bakoitzean (80.000 euro lortu ditzakete batez beste, bi ikasturterako kalkulatutako kopurua). Kopuru horretan sartzen dira matrikularen zenbatekoa, bi lauhileko bakoitzean joan-etorriko bidaia bat eta egonaldian 6.500 euroko poltsa lauhileko bakoitzeko mantenu-gastuetarako. Laguntza emateko, ikaslearen espedientea (%70), masterraren kalitatea (%20) eta Nafarroaren garapenerako programak duen interes estrategikoa (%10) hartzen dira kontuan. 

Bekak sei esparru handitan ematen dira: ekonomia eta enpresa zientziak, zientziak, teknologia, biomedikuntza, arteak eta giza zientziak eta gizarte zientziak. 2009ko 20 bekak finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 1,6 milioi euroko gastua aurreikusi du.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa