(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Regalo de la vida humana” liburuak 2009ko literatura gastronomikoko aparteko saria jaso du osteguna, 2009.eko ekainak 11

Lana XVI. mendean idatzi zuen Juan Vallés nafarrak, baina Nafarroako Gobernuak aurten argitaratu du lehenengoz


Libro "Regalo de la vida humana"

“Regalo de la vida humana” liburuak 2009ko literatura gastronomikoko aparteko saria jaso du ( irudia handitu )

“Regalo de la vida humana” liburuak, Nafarroako Gobernuak oraintsu argitaratutako faksimile-edizioak, 2009ko literatura gastronomikoko aparteko saria eskuratu du, hain zuzen ere, Cofradía de la Buena Mesak eta Espainiako Gastronomiaren Errege Akademiak elkarrekin ematen duten saria. Saria datorren ekainaren 23an emango dute, lan hau Madrilen aurkezteko Lázaro Galdiano Fundazioko auditorioan egingo den ekitaldian.

Lana Juan Vallés nafarrak idatzi zuen XVI. mendean, baina edukia oraintsu arte ia-ia ezezaguna izan da, eskuizkribu bakarra baitzegoen Austriako Liburutegi Nazionalean, Vienan.

Foru Gobernuak, Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren bidez, duela gutxi 1.000 aleko edizioa argitaratu du, bi liburukitan. Liburuki batean jatorrizko lanaren faksimilea kopiatu da, eta bestean, hitzez hitzeko transkripzioa eta garai hari, egileari eta liburuari buruzko ikerketa multzoa, espezialisten talde batek prestatua Fernando Serrano Larráyozen koordinazioarekin. 

Lanean zenbait aholku eskaintzen dira garbiketa pertsonalari eta lurrinak eta olio kosmetikoak egiteko moduari buruz, eta 600 errezeta eta gomendio baino gehiago eskaintzen dira ardoak, likoreak eta bestelako produktu kosmetikoak erabili eta kontserbatzeari buruz.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa