(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artxibo Nagusian egingo da "Nafarroako erregeen kartularioak" proiektuko hirugarren jardunaldia ostirala, 2009.eko ekainak 12

Ikerketa proiektu hori 2008an jarri zen martxan eta Foru Erkidegoak eta Akitaniak elkarlanerako dauzkaten funts komunekin finantzatzen da


Nafarroako erregeen kartularioa

Corpas kontseilaria “Nafarroako erregeen kartularioa” proiektuko arduradunekin ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramón Corpas Mauleonek inauguratu du gaur goizean “Nafarroako erregeen kartularioak” proiektuko hirugarren jardunaldia, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Ikerketa hori 2008an jarri zen martxan eta Foru Erkidegoak eta Akitaniak elkarlanerako dauzkaten funts komunekin finantzatzen da. Proiektua Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Paueko Unibertsitateko ikertzaile taldeak ari dira gauzatzen. Nafarroako ikertzaile taldearen zuzendaria Eloisa Ramirez Vaquero irakaslea da eta Akitaniako taldearena Veronique Lamazou-Duplan irakaslea. Proiektuan parte hartzen dute, gainera, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Artxiboak.

Helburua da Pauen eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian dauden kartularioak aztertzea; Pauen, gainera, Nafarroako erregeei buruzko hainbat dokumentu dauzkate jasota. Pieza guztiak aztertu, transkribatu eta argitaratu nahi dituzte. Horretarako, kartularioak digitalizatu eta katalogatu egin behar dira. Nafarroako Errege Artxibo Nagusikoak digitalizatuta daude dagoeneko, Artxiboan dauden dokumentuak deskribatzeko aurrez egindako lana dela-eta. Gauzak horrela, Artxiboko laborategian digitalizatu dute, adibidez, Carlos de Evreuxen kartularioa. Kartulario hori Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Artxiboan zegoen. Irudi digitala Iruñan ere eskura egongo da, kontsultatzeko..
Departamentuko Artxiboko zuzendari Anne Gouletek azaldu du 204 orriko kodex bat dela, ondo zainduta dagoela eta letra gotiko etzan oso argiarekin idatzia dagoela. Kartularioa 1390. urtearen inguruan idatzi zuten, 1270etik 1371ra arteko dokumentuak jasotze aldera. Dokumentu horiek hizkuntza bat baino gehiagoan daude idatzita: Erdi Aroko frantsesez, latinez eta erromaniko nafarrez. Adituen iritziz, kartulario oso interesgarria da Nafarroako Erresumaren historia eta Evreux dinastiaren jabetza frantsesak ikertzeko.

Proiektuak beste helburu bat ere badu: jakitera ematea nola erabiltzen ziren dokumentuak, Erdi Aroan, ideiak azaltzeko, erregeen boterea adierazteko eta eskubide, ondare eta betekizunak jasota uzteko. Alde horretatik, 2010-2011 denboraldian erakusketa bat antolatu nahi dute Iruñan eta Pauen, aztertzen ari diren kartularioak aurkezteko.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa