(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak espediente judizial elektronikoa ezartzeko aplikazioak egin ditu ostirala, 2009.eko ekainak 12

Foru Erkidegoko profesionalek telematika bidez bidali ahal izango dituzte dokumentuak epaitegietara, baita jakinarazpenak jaso ere


Caballero, hizlarien mahaian.

Caballero, justizia modernizatzeari buruzko hitzaldian ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak espediente judizial elektronikoa ezartzeko aplikazio informatikoak egin ditu. Aplikazio horiek martxan jarriko dira espediente elektronikoek paperezko dokumentuek bezalako berme juridikoak dituztenean. Nafarroako Gobernuak Tracasa SA sozietate publikoari agindu zion aplikazioak garatzea, eta udazkenean hasiko dira probak egiten. 

Lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari Javier Caballero Martinezek Espainiako abokatu elkargoen Gobernu Batzarraren V. Jardunaldietan parte hartu du gaur goizean, hitzaldi honetan: "Justizia modernizatzeko erronka". Kontseilariak azaldu du bulego judizial elektronikoa abian jarriko dela Justizia Administrazioan esku hartzen duten guztiek hala nahi dutenean. 

Caballerok azpimarratu du hiritarrei zerbitzu eraginkorra eskaintzeko "gestioak arintzeko eta denbora ez ezik dirua ere irabazteko moduko tresnak" ezartzea nahitaezkoa dela. “Tresna informatikoak ezinbestekoak dira Espainian justizia modernizatzeko eta horretarako inbertsio handia egin behar da", esan du. 

Nafarroako Gobernuak 14 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu sare, tresna eta programa informatikoak jartzeko, 1999an justiziako eskuduntzak eman zitzaizkionetik. Gainera, oinarrizko azpiegiturak hobetzeaz gain, Gobernuak hainbat programa egin ditu: Avantius, prozesuak gestionatzeko: Asigna, doako laguntzarako; eta Profesionalentzako Ataria, justizia arloko profesional taldeen harreman telematikoak errazteko, www.navarra.es web orrian sortutako kanal telematiko baten bitartez.

Nafarroan Justizia Modernizatzeko Plana

Nafarroako Gobernuak justizia modernizatzeko plana aurkeztuko du gaur arratsaldean, jardunaldietan. Orain arte, garrantzia eman zaio, batetik, izapideak eta lan prozesuak automatizatzeari; eta bestetik, Gobernuaren justizia arloko sistemak eta kanpokoak (gehien erabiltzen direnak, Foru Polizia eta Ogasuna, adibidez) bateratzeari. 

Avantius programan, prozesuen mapa batean agertzen da espedienteak nola dauden: berrikusteko, epaileari bidaltzeko prest, Fiskaltzan, e.a. Programa horrek, halaber, estatistikak sortzen ditu, espedienteak bilatzen ditu eta araudi judizialak bistaratzen ditu; horregatik ari dira elkarlanean Thomson Reuters Aranzadirekin. Sistemak, laster, komunikazio ez formalerako lan ingurune bat ere edukiko du (iruzkinak egiteko, informazioa eta iritzia eskatzeko, e.a.).

Profesionalen Atariaren bitartez, abokatuek, prokuradoreek eta graduatuek, NAN elektronikoarekin, dagozkien dokumentu judizialak kontsultatu ahal izango dituzte (autoak, erabakiak, epaiak, e.a.). Nafarroako Gobernua udazkenean hasiko da Tracasak garatu duen sistema global hori probatzen. Sistemak Dictumtc izena du eta balio du modu telematikoan dokumentuak bidaltzeko eta jakinarazpenak jasotzeko, hau da, elkarreragingarritasuna gehitzeko. Era horretan, abokatuek eta prokuradoreek joan-etorri gutxiago egingo dituzte epaitegietara.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa