(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Esparza kontseilariak eta Iruñako alkateak Sanduzaleiko babes ofizialeko 80 etxebizitzen sustapena bisitatu dute astelehena, 2009.eko ekainak 15

Etxebizitzak San Jorge etorbidean eta Sandua pasealekuan daude eta uztaileko bigarren hamabostaldian emango dizkiete jabeei


Kontseilaria eta Barcina alkatea, BOEak ikusteko egin duten bisitan.

Yolanda Barcina eta Esparza kontseilaria, Sanduzelaiko BOEak ikusteko egin duten bisitan. ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu kontseilaria, Carlos Esparza Saez, eta Iruñako alkatea, Yolanda Barcina Angulo, Sanduzelai auzoan izan dira gaur goizean, erregimen orokorreko babes ofizialeko 80 etxebizitzen sustapena bisitatzen. Etxebizitzak uztaileko bigarren hamabostaldian emango dizkiete esleipendunei. Jabeek gaur ikusi dituzte etxebizitzak lehenbizikoz, neurriak hartzeko eta akaberak ikusteko. 

Etxebizitzak daude San Jorge etorbidean, 8 eta 12 zenbakien artean, eta Sandua pasealekuan, 1 eta 7 zenbakien artean. Mutur batean dorre zilindriko bat egin dute. Etxebizitzak bi lursailetan egin dituzte (S-9 eta S-9.1). VINSAk 496.625,49 euroren truke erosi zizkion lursailak Iruñako Udalari. Horrez gain, sozietate publikoak 1.117.262,31 euro jarri zituen urbanizazio lanetarako. Etxebizitzak 2007ko Etxebizitza Kanpainan esleitu zituzten.

Guztiek garajea eta trastelekua dituzte, eta daude 2, 3 eta 4 logelakoak. Bi logelakoek 68 metro koadro dituzte eta 110.622 euro balio dute (BEZ barne 118.365,54 euro). Lau logelakoek, berriz, 103,22 metro koadro dituzte eta 158.469 euro balio dute (BEZ barne169.562 euro). Hiru logela, 86,90 metro koadro, garajea eta trastelekua dituztenek 141.222 euro balio dute (151.108 euro BEZ barne). 

Eraikina

Babes ofizialeko 80 etxebizitza dauzkan eraikina, Sanduzelain. ( irudia handitu )

Dauden etxebizitza guztietatik 28 jendeari ostatu ematekoak dira. Gainerako 52 etxebizitzak esleitu egin dituzte. Horietatik 42 dira gutxienez duela bi urte Iruñako erroldan izena emandakoentzako eta 10 legezko erreserbetarako: familia ugarientzat, genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktimentzat, mugimendu minusbaliatuentzat eta %65 baino minusbaliotasun handiagoa dutenentzat. Hamar horietatik lau esleitu dituztenez, gainerakoak izango dira Nafarroan bizi den eta baldintzak betetzen dituen jendearentzat. 

Esleitutako 53 etxebizitzek 95 titular dituzte. Etxebizitza departamentuak 769.768,51 euroko diru-laguntza eman du, etxebizitzako 15.093 euro, batez beste. Eman dituzten diru-laguntzak izan dira 10.448,33 eta 28.629,91 euro artekoak. Erosle guztien batezbesteko diru-sarrera da OAEAParen 0,04-4,82 halako (erosle baten kasuan 19.314 euro eta bikoteen kasuan 23.177 euro).

Eraikina Francisco Javier Chocarro San Martin eta Maria Urmeneta Fernandez arkitektoek diseinatu zuten, Victor Biurrun Aramayo eta Angel Tomas Hernandez Vazquez aparejadore zituztela. Ingeniaritza lanak Iturralde y Sagüés Ingenieros SL enpresak egin ditu eta eraikuntza lanak Construcciones Juan Bautista Flores SA enpresak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa