(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Mendillorriko (Iruña) “Pedro de Ursúa” BHI handituko du asteartea, 2009.eko ekainak 16

Lanaren aurrekontu osoa 1.301.168 eurokoa da


Mendillorri ikastetxea

Mendillorri institutua

“Nafarroa 2012 Planaren” barruan, Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, Iruñako Mendillorri auzoko “Pedro de Ursúa” BHI zabaltzeko obren kontratua egitea baimendu zuen, 1.301.168 €-ko gehieneko gastua eginda.

Lanak honela finantzatuko dira: 400.000 euro 2009ko aurrekontuen kargura, eta 901.168 gehiago datorren urteko aurrekontuen kargura. Espazio berrietarako ezarritako ekipamenduaren kostua 56.301 eurokoa da, 2010eko aurrekontuan bideratzen den partidaren kontura.

Ikastetxea Concejo de Ustarroz kaleko 2. zenbakian dago. BHIren lehenengo fasea 2007ko irailean eman zen, eta bigarren fasea 2008an, baina lehenengo fasea eman denetik matrikulen kopuruak gora egin du indarrez. Gaur egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 8 linea ditu. Hala ere, eta Mendillorrin batxilergoa egiteko zentrorik ez zegoenez, hirugarren fase batean institutua zabaltzea pentsatu zen, hezkuntza-maila horretako eskariari aurre egiteko. 


Mendillorri institutua

Mendillorri institutua

Zabalkuntzari esker, zentroan batxilergoko 6 linea ezartzeko espazioa sortuko da. Hauek dira eraikin berrian ezarritako espazioak: 60 m²-ko 12 gela arrunt, 90 m²-ko marrazketa-gela bat, ikasleentzako 25 m²-ko 2 komun, eta 27 m² okupatuko duten bi eskailera,. Zabalkuntzaren azalera erabilgarri osoa 1.153,24 m² izango da, eta eraikitako azalera osoa, 1.304, 03 m². .

Zentroaren datuak

Mendillorriko “Pedro de Ursúa” BHIn Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak egiten dira G ereduan (gaztelaniaz) eta A ereduan (gaztelaniaz, euskara irakasgai izanda). 587 ikasle ditu, eta horietatik 316k A (132) eta G (184) ereduetan ikasten dute, eta 251k D ereduan. Guztira 23 talde edo gela daude ikasleentzat, eta horietatik 13 gaztelaniaz dira (A eta G) eta 10 euskaraz (D).

Gaur egungo eraikina adreilu zuriz egindakoa da eta Alonso Hernández Asociados arkitektoen taldeak diseinatu du. Hamabost gela arrunt ditu, hiru bikoiztekoak, ekitaldien aretoa, teknologia-gela, gimnasioa, gela plastikoa, musika-gela, gela didaktikoak, irakasleen gela, idazkaritza eta zuzendaritza-bulegoak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa