(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elkarkidek irabazi du Gizarte Zerbitzuen Kalitate Saria, bigarren edizioan asteazkena, 2009.eko ekainak 17

Saria eman diete buruko gaixotasunagatik ezintasunak dituen jendeari banako arreta osoa ematea helburu duen sistema bat daukatelako


Nafarroako Gobernuak, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentuaren bitartez, Gizarte Zerbitzuen 2. Kalitate Saria Elkarkideri eman dio, erabiltzaileei banako arreta osoa emateko tresnen hobekuntza sustatu duelako. Elkarkidek, horretarako, erabiltzaileei aurretiko ebaluazioa egiteko sistema berritzaile bat sortu du, bizi kalitateari dagozkion arloak aintzat hartzen dituena.


Saria bigarren urtez antolatu du Foru Gobernuak, Tomás y Lidia Recari García Fundazioarekin elkarlanean. Aurten hamabost hautagai aurkeztu dira eta, esan bezala, Elkarkidek irabazi du. Gobernuak, gainera, accesit bat eman dio ANFAS erakundeari, adimen urritasunak dituzten pertsonei laguntzen dietelako gizartean parte hartzen eta integratzen, autoestimua gehituz garapen pertsonala bultzatzen, eta autodeterminazio eta autonomia eskubidea sustatzen.

Maria Isabel Garcia Malo kontseilariak eman du sarien berri: sariaren logotipoaz gain, lehenari 6.000 euro emango dizkiote eskudirutan eta bigarrenari 3.000 euro. Kontseilariarekin batera egon dira, batetik, Javier Tamarit, Adimen Urritasunak dituen Jendearen aldeko Erakundeen Espainiako Konfederazioko Kalitate arloko arduraduna (epaimahaiburua izan da); eta bestetik, Tomás y Lidia Recari García Fundazioko presidenteordea, Miguel Echarri (izan ere, Fundazioak saria finantzatzen laguntzen du).

Garcia Malo kontseilariak gogoratu du sariaren helburua dela “erabiltzaileei arreta emateko jardunbide egokiak ezarri dituzten erakundeak saritzea; izan ere, erakunde horiek erabiltzaileen bizi kalitatea ez ezik, ongizate fisiko eta emozionala, garapen pertsonala eta besteekiko harremanak hobetzen dituzte; gainera, dauzkaten eskubideen alde egiten dute eta, eskubide horietako bat da, hain zuzen, gizarte zerbitzuen laguntza jasotzea".

Garcia Malok esan du jarduera hori Gizarte Zerbitzuen Foru Legean jasotako ekimenetako bat dela eta Nafarroako Gobernuaren asmoa dela gizarte zerbitzuen hiru euskarriak sendotzea: herritarrek zerbitzu horiek (Gizarte Zerbitzuen Zorroan agertzen direnak) jasotzeko daukaten eskubide subjektiboa aintzatestea eta zehaztea; plangintza estrategikoa (Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa); eta kalitatea. Azkena, hain zuzen, I. Kalitate Planean eta Gizarte Zerbitzuen Kalitate Sarian dago jasoa.

Proiektuak balioesteko, epaimahaiak irizpide hauek hartu ditu kontuan: berritasuna, eraginkortasuna, eramangarritasuna, irauteko bermea (ekonomia, teknika eta antolaketa aldetik) eta erreferentzi eredu izatea. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Acta del jurado

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa