(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 8,9 milioi euro jarri ditu Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioiko plataforma eta harmailak diseinatzeko eta instalatzeko astelehena, 2009.eko ekainak 22

Foru Gobernuak gaur hartutako erabakiaren arabera, proiektua TYM Asociados enpresak gauzatuko du


Arena pabilioiaren osaera

Arena pabilioiaren osaera

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerenteari 8.900.000 euroko gastua egiteko baimena ematea, Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioiko plataforma ezkutagarria, harmailak eta eserlekuak diseinatzeko, egiteko eta muntatzeko. Zenbatekoa honela banatuko da: 4.301.666 euro 2010eko partidaren kargura eta 4.598.333 euro 2011ko partidaren kargura.

Proiektua TYM Asociados enpresari esleitu diote. Pabilioian harmaila eta tribuna ezkutagarriak (biltzen diren horietakoak) jarriko dituzte pistaren mailan. Era horretan, ikusleak era batera edo bestera jarriko dira, ikuskizun motaren arabera. Sistema hori eraikin horretarako diseinatu eta egingo dute bereziki.

Orain bi pista daude, nagusia eta gehigarria, baita 3.000 ikuslerentzako frontoia ere. Proiektuaren arabera, bi pisten artean harmaila ezkutagarria jarriko dute; pistaren mailaren azpian gordeko da, plataforma jasogailuekin. Era horretan, bi eremuak batu egingo dira eta pista bakarra egongo da azalera gehiago behar duten ekitaldi eta ikuskizunetarako; izan ere, pabilioian 5.000 ikusle baino gehiagorentzako lekua egongo da.

Harmaila ezkutagarriek eserlekuak izango dituzte; eserlekuak oinarrizkoak dira tribunaren funtzionaltasun, diseinu eta funtzionamenduan. Proiektuan, halaber, hormigoizko harmaila finkoetan ze eserleku jarri behar diren ere azaldu dute.

Kontratuan agertzen diren lanak egiteko enpresak 60 aste izango ditu, gehienez.

Kirol ekitaldiak, biltzarrak eta ikuskizunak egiteko egoitza

Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioia egingo da kirol ekitaldi handiak egiteko leku baten premia dagoelako eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten talde nafarren eskariari erantzuteko. Alde horretatik, kirol federazioek ere ohiko jarduerak egiteko, programa berriak abian jartzeko eta kirol ekitaldiak antolatzeko lekuak eskatzen dituzte.

Pabilioiaren izenak dioen bezala, era askotako ekitaldiak antolatu ahal izango dira: kontzertuak, biltzarrak, jaialdiak, ikuskizunak, ekitaldi sozialak, e.a.

Gogoratu Reyno de Navarra Arena erabilera anitzeko pabilioia Nafarroa 2012 Planean jasoa dagoela eta lehentasunezko jardueretako bat dela. Plan hori 2008ko apirilaren 21ean onartu zuen Nafarroako Gobernuak, eta maiatzaren 23an Nafarroako Parlamentuak.

Azkenik, 2009ko apirilaren 27an, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari gerenteak proiektu horretan 60 milioi euroko gastua egiteko baimena jaso zuen. Zenbateko hori honela banatuko dute: 10.000 euro 2009an, 39.431.460 euro 2010ean eta 19.568.539 euro 2011n.


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa