(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak kontratu publikoen %10 enplegu zentro berezientzako eta gizarteratze eta lan-munduratze zentroentzako gordeko du astelehena, 2009.eko ekainak 22

Era horretan, kontratuen esleipenetan enplegu zentro berezien eta gizarteratze eta lan-munduratze zentroen partaidetza zehaztu ahal izango da


Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikulua Foru Erkidegoko Administrazioan aplikatzeko jarraibideak onartu ditu. Lege hori kontratu publikoei buruzkoa da.

Jarraibideen arabera, kontratazio organoek bideratzen dituzten esleipen prozedura batzuetan enplegu zentro berezi edo gizarteratze eta lan-munduratze zentroek bakarrik parte hartzea zehaztu ahal izango da, ahal denean eta kontratatzeko prestazioen arabera.

Ekitaldi bakoitzean era horretako erakundeei esleitutako kontratuen zenbatekoa izango da, gutxienez eta ahal denean, aurreko ekitaldian kontratazio organoak esleitutako kontratuen zenbatekoaren %10, gutxienez (sekula ez zenbateko horren %20 baino gehiago). Hainbat urtetarako kontratuak edo luzatutako kontratuak izanez gero, kontuan hartuko da kontratistei gauden ekitaldian esleitutako kontratuen zenbatekoa.

Kontratazio organoek, aipatu zentroentzako esleipen prozedurak bideratuko dituzte Kontratu Publikoen Legean zehaztutakoaren arabera.

2009ko otsailaren 9an, kontratazio publikoan hartu beharreko neurriak ezarri zituzten, krisi ekonomikoak minusbaliatuengan eta gizarteak baztertzeko arriskuan dauden kolektiboengan daukan eragina arintze aldera. Neurri horietako bat da kontratu publikoak gizarte erakundeei gordetzea, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan zehaztu bezala. 

Akordioaren xedapenen bigarren puntuari jarraiki, Enplegua eta Berdintasuna Sustatzeko Zerbitzuak jarraibideen proposamena egin du, hartutako konpromisoak errazago betetzeko.

Orain onartutako jarraibideen helburua da Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 9. artikuluan jasotako aurreikuspenak Nafarroako Foru Erkidegoaren Administrazioan eta erakunde autonomoetan aplikatzeko irizpideak zehaztea.

Alde horretatik, jarraibideen arabera, enplegu zentro bereziak dira "helburu nagusitzat lan produktiboa egitea eta merkatuko eragiketetan aldizka parte hartzea dutenak, betiere, langile minusbaliatuei behar dituzten lan ordaindu eta zerbitzu pertsonal eta sozialak emanda”. Zentro horietan, langileen %70 (gutxienez) minusbaliatua izan behar du, lanerako %33ko minusbaliotasunduna. Betiere, minusbaliotasunik gabeko langile nahikoa eduki behar dituzte, ondo funtzionatzeko. Merkatuan jardunean aritzeko ezinbestekoa dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zentroen Erregistroan izena ematea eta sailkatzea.

Gizarteratzeko eta lan-munduratzeko zentroak dira “helburutzat gizarteak baztertzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta lan-munduratzea dutenak, funtsean haien neurrira egindako prestakuntza eta lan prozesuen bitartez". Zentro horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kalifikatzen ditu, ebazpen bat medio. Aurrez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentuak aldeko txostena egin behar du, zehaztu behar du zentroa egokia al den aipatu helburuak lortzeko. 


 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa